Urola Garaiko merkataritza euskaraz ekimenak arrakastaz egin du lehen txanpa

Asteazkena, 2009ko urtarrilaren 21a

2006-2008 zikloa jadanik bukatu da eta dendarien eta teknikarien balorazioak oso onak izateaz gain, azpimarragarria da uztaileko neurketan hizkuntza paisaiak edo kanpo irudiak %5 gora egin duela 2006tik hona, euskararen presentzia %45ean jartzeraino eskualdeko dendetan.

2009-2011 zikloaren norabidea ere finkatu du Jarraipen Batzordeak eta jadanik zehaztuta daude 2009ko ildo orokorrak: orain arteko lana sendotzeaz gain (merkatari taldeak, kartelak egiteko saio praktikoak, inprentetan sustapena, dirulaguntzen bidez sustatu, mintza-laguna dendarien artean, komunikazioa …), ildo berriak ere badira, aipagarrienak honako hauek: bezeroen kontzientziazioa landu eta ostalaritza arloan ere sarea zabaltzen hasi.

Planifikazio lan horretan Urola Garaia Elkartearen eskutik EMUN Kooperatiba Elkartea, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udal teknikariak, UGGASA, Bitartean eta Ilinti dendari elkarteak eta dendariak eurak hartu dute parte.

Gaur bertan Legazpiko Udaletxean bildu dira 40tik gora dendari, izan ere bakarrik kafe talde eta mintza-lagun taldeetatik pasa direnak 65etik gora izan dira eta orokorrean 150 denda ingurura heldu da ekimena. Gaurko ekitaldiak dendarien lanari merezitako esker ona ematea izan du helburu, aurrerantzean ere gogotsu izan daitezen, egindakoen errekonozimendua bederen jaso dezaten.

Ekimen honetan beti esan dugu protagonistak dendariak direla, beraz hurrengo ekintzak zehaztu aurretik, aurten jadanik martxan dauden merkatarien denden izenak aipatuko ditugu:

  • Arropa 2 (Arropa denda) Urretxu
  • Insausti (Harategia) Urretxu
  • Optica Urretxu (Optika) Urretxu
  • Unai San Vicente (Albaitaritza klinika) Urretxu
  • Baby (ume denda) Zumarraga
  • Diz-Diz (bitxi denda) Zumarraga
  • Legazpi (Liburudenda eta paperdenda)Zumarraga
  • Lorea (pinturak eta bernizak) Zumarraga
  • Paideia (Liburudenda eta paperdenda) Zumarraga
  • Bi burdindegia (Burdindegia) Legazpi
  • Kizkur (Ile apaindegia) Legazpi
  • Juan Cruz (Ile apaindegia) Legazpi
  • Kixka (Arropa denda) Legazpi
  • Jokine (Mertzeria) Legazpi
  • Olaberria (Tapizeria) Legazpi

Azkenik, txanpa berria indartsu hasi dugula aipatu behar. Legazpi, Urretxu eta Zumarragan hainbat irribarre ikusi ditugu puxika eran. Euskararen alde ari diren dendarien dendak non dauden jakiteko omen dira eta dendarien harrera ona islatzen omen dute. Horrez gain aurki denak Googleko mapetan izango dute aipamena, beraz interneten ere “globotxoa” izango dute, euskaraz erosi nahi duenak nora jo jakin dezan!

Bidaltzailea: Urola Garaiko merkataritza euskaraz

Erantzunak

  1. Zorionak bene benetan!
    Zalantzarik gabe esan dezaket eragina nabarmena izan dela herrian.

Erantzun