Ikas + ari: norbanakoaren ikuspuntua

Asteazkena, 2013ko urtarrilaren 16a

Emuneko 15. urteurreneko jardunaldietan ezagutzari buruzko ikas + ari tailerra egin zen. Tailer horren barruan, ezagutza norbanakoaren, taldearen eta erakundeare ikuspuntuak landu egin ziren. Gaurkoan norbanakoaren ikuspuntutik landuko dugu gaia eta horretarako erabiliko dugu Javi Santosek egin zuen hitzaldia.

Javi Santos naiz eta Otaloran egiten dut lan.  Otalora, MONDRAGONeko Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroa da. Hau da,  Otalora, MONDRAGON kooperatibako  sail bat da.

Etazer egiten dugu Otaloran? Ba, batez ere,  kultura eta zuzendarien garapena,  heziketa kooperatiboa eta Esperientzia Kooperatiboaren zabalkundea.

Zein da euskararen egoera MONDRAGON kooperatiban? Momentu honetan, gutxi gorabehera %80k badakigu euskarazeta Otalorandenok, %100ak.

Gure euskara dinamizatzaileak, Jon Zuazabeitiak, gonbidatu ninduen hona etortzera nire esperientzia euskararekin azaltzera.

Hau egiteko kontexto txiki bat sortzea gustatuko litzaidake

Otalora hasi nintzen lan egiten orain dela 11 urte inguru. Aurretik kontsultoria baten ibili nintzeneta momentu horretan, euskara pixka bat banekien, baina ez nuen hitz egiten.

Egia da gaztetik  euskaltegietan denbora asko pasatu nuela, baina euskaltegitik kanpo nik ez nuen euskaraz ezer  esaten. Ni arinaiztarra tipikoa nintzen, hau da, beti ikasten baina inoiz hitz egiten.  Niretzako euskara euskaltegian hitz egiten zenLatina Elizan, eta euskera euskaltegian

Eta zergatik? Zergatik hainbeste denbora euskara ikasten eta hitz egiten ezerez? Arrazoi batzuk azalduko dizuet:

  • Inportanteena, NI NEU.  Lotsatu egiten  nintzen : eta ez badut ondo esaten? Ze lotsa!!!
  • Eibarkoa.  Behintzat nire inguruan herri erdalduna.  Zorionez garai horretan orain baino gehiago.  Orain Eibarren askoz gehiago hitz egiten da euskara
  • Familia erdalduna (nire familian inork ez zuen euskara hitz egiten).
  • Lagun erdaldunak .  Baten batek etxean euskara hitz egiten zuen baina lagunen artean inoiz ez

Baina testuinguru hori aldatu zen oso denbora gutxian.  Urte berean hiru aldaketa oso handiak suertatu ziren:

  • Nire lehenengo semea jaio zen eta erabaki bat hartu nuen: nik uste dut hartu dudan erabakirik onenetarikoa: hasieratik berarekin euskaraz hitz egiten hasi nintzen. Zelako gozamena, euskaraz hitz egin beldurtu barik.
  • Hilabete batuk beranduago, Otaloran hasi nintzen lan egiten.   Heldu nintzenean, konturatu nintzen euskara ez zela hizkuntz arraro bat, bakarrik euskaltegian edo umeekin hitz egiten zena.  Jende guztiak euskaraz zekien eta, orokorrean erabiltzen zen. Gainera, gehienak euskaldun-zaharrak ziren.  Ez zuten batua hitz egiten eta bakoitza leku desberdinetakoa : Busturia, Bergara, Arrasate, Deba…
    Asma dezakezue lehenengo eguneko akojonoa.  Gogoratzen dut lehenengo egunean lankide batekin: Goizeko hamarrak inguruan esan zidan: kafia edanbiau!!!
  • Bestalde, Beste aldaketa bat: herria aldatu nuen: Eibarretik Elorriora joan nintzen.  Elorrion Eibarren baino askoz  gehiago erabiltzen da euskara.  Leku guztietatik euskara entzuten nuen eta deseroso sentitzen nintzen

Imajinatu zelan aldatu zen nire erlazioa euskararekin. Ezin dut esan zeinzen nire euskararen maila aldaketak horiek  gertatu zirenean, baina nik orduan nekiena ez nuen praktikan ipintzen.

Nire buruari esaten nion: “ zerbait  egin beharra daukat  eta  behingoz hitz egiten hasi”.

  • Alde batetik nire euskara hobetu egin behar nuen: ikastaro batzuk egin nuen eta barnetegi batera joatea erabaki nuen.  Oso garrantzitsua izan zen barnetegira joatea nire euskararentzat.  Bultzakada bat eman nion  eta lankideekin hasi nintzen euskara hitz egiten.  Ez zen osoerraza izan.  Nire joera erdaraz hitz egitea zen, askotan jarraitzen du horrela  izaten,  baina lankideek asko laguntzen didate.  Suabe, suabe euskarara eramaten.
  • Beste gauza bat gertatzen zitzaidan: telefonoak Kriston beldurra ematen zidan. Hasieran telefono hartzen nuen eta ez nintzen ausartzen esaten “BAI? NOR DA?”  Asko kostatzen zitzaidan hori esatea.  Beldur hori gainditu nuen eta orokorrean euskaraz erantzuten dut.  Batzuetan erdarara pasatu behar du,t baina gero eta gutxiago.
  • Nire semeek ere asko  lagundu didate.  Beraiekin seguru sentitzen nintzen euskera hitz egiten eta jariotasun pixka bat irabazi nuen. Nire semeekin euskaraz erlazionatzen naiz eta gaur egun hasi da niri zuzenketak egiten.

Asko ikasi dut eta asko falta zait.  Prozesu honetan gorabeherak pasatu ditut: batzuetan harro, beste batzuetan nekatuta.  Klaseak inportanteak izan dira, baina inportanteena nire inguruko jendearen laguntza izan da.

Erantzunak

  1. Oso ekarpen aberasgarria. Basuriko udaletxean zabalkundea eman diogu egoera berean daudenen artean, bakardade sentsazioa uxatu eta euren egoeraz hausnar dezaten. Pena da audioa ez dela oso ona. Seguruenik teknika izango da hori hobetu ahal izateko. Material ezin interesgarriagoak dira eta pena da hain esfortzu handia egin behar izatea entzuteko. Zorionak eta segi horrelakoak plazaratzen.

    • Kaixo Arkaitz:

      Mila esker ekarpena aberasgarria iruditu bazaizu. Arazo teknikoak izan genituen grabazioetan (hurrengo bi grabazioetan ere soinua ez da oso ona), baina hala ere, iruditu zitzaigun kalitate ez oso ona izan arren, oso ekarpen aberatsak zirela eta horregatik plazaratu ditugu. Eskerrik asko eta segi gure hausnarketak plazaratzen.

Erantzun