EHUko AZPko langileentzat idatzitako gidaliburua duzue Euskaraz seguru hau. Euskaraz lan egiteko autonomia eta segurtasuna irabaztea da gidaliburu honen helburua. Baina, era berean, modu fresko eta berri baten bidez.

Mendiko argazkiekin ilustratuta dago liburua, lanean euskara erabiltzeak dakarren ahalegina, ausardia, liberazioa, plazera eta atsegina irudikatu nahirik.

Emunen aholkularitzarekin egindako eskuliburua da.

 

Bidaltzailea: lantalan
Irakurtzen jarraitu...

Zer egin …? liburuaren gomendioak jarraituko ditugu ekartzen blog honetara. Oraingo honetan seigarren gomendio sorta.

Aurreko gomendioak:

Norbaitek erdaraz egiten badit, euskaraz erantzun diezaioket? Edukazio txarrekoa al da?

Solaskideak ez didala ulertzen esan dit edo/eta erdaraz egiteko eskatu dit. Zer egin?

Administrazio publikoko edozein bulegotan egin dezaket euskaraz?

Zer egin? Kontsumitzaile gisa (I)

Zer egin? Kontsumitzaile gisa (II)

Liburu, pelikula, software edo beste produktu baten euskarazko bertsioa erosterakoan beti eskatu egin behar izaten dut dendan; sekula ez dute izaten bistan. Zer egin?

Irakurtzen jarraitu...