Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS), EUSLAN programa pilotua jarri du martxan. Programa horren helburua honako hau da: enpresa industrialetako lan hizkuntza gisa euskara gero eta gehiago erabiltzeko prozedurak eta praktikak diseinatzea eta gauzatzea.

Programa horretan parte hartu ahal izateko enpresek baldintza zorrotzak bete behar izan dituzte eta, azkenean, honako hauek dira parte hartzen ari direnak: JMA, Batz, Cikautxo, Elay, Maier, Orkli, Copreci, Danobat, Eika, Goizper, Erreka eta Ulma Eraikuntza (azken seiei EMUNek aholkularitza eskaintzen die). Enpresa horietatik 8 Gipuzkoan daude, eta beste 4rak Bizkaian; guztien artean 5.000 langiletik gora biltzen dituzte.

Halaber, helburu eta konpromiso bat hartu dute programa pilotuan parte hartzen duten enpresek: enpresa barruko ahozko eta idatzizko lan harremanei eta hizkuntza paisaiari dagokionez euskararen erabilera %90era iristea edo, gutxienez, %20ko hobekuntza izatea 2017an. Konpromiso horren neurgarritasuna Bikain ziurtagiriaren bidez bermatuko da –enpresa parte-hartzaileek 2017an Bikain ziurtagiriari dagokion ebaluazioa izango dute–.

Programa horren oinarrian Elay enpresak euskara normalizatzeko egindako ibilbidea dago.

Euslan_Logoak

EUSLANi buruz gehiago jakiteko asmoz, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendari den Jorge Giménez Bechengana hurbildu gara:

Irakurtzen jarraitu...

Euskara hutsezko funtzioen (funtzio propioen) gaineko ikerketa lan mardula egin du Urko Azpirozek, Emuneko teknikariak, Hizneten. Webgune oso txukun batean bildu ditut funtzio propioen ingurukoak.

Ondorengo bideoan Urkok azaldu digu labur-labur ikerketa lanaren nondik norakoak. Horren ostean, Jaime Bengoak, Copreciko euskara koordinatzaileak, euskara hutsezko funtzioen ezarpena Coprecin azalduko digu.

Euskara hutsezko funtzioak Coprecin from lantalan on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...

Emuneko 15. urteurreneko jardunaldietako edukiekin jarraitzen dugu gaurkoan ere. Oraingo honetan erakundetze tailerreko azken ekarpena dakargu: Luis Mari Mendarozketarena, Copreciko euskara planaren berri emango diguna. Eta koordinatzaile zelan bihurtu den lider azalduko digu.

Irakurtzen jarraitu...

Joan den astean Euskal Herrian izan dira David Vila i Ros eta Marina Sagarra i Ruiz. Biak 7dquatre enpresako kideak dira. Enpresa aurreko urte bukaeran sortu zuten Herrialde Katalanetan arlo sozio-laboralean hizkuntza aholkularitza emateko asmotan.

Euskal Herrira egindako bidaiaren helburu nagusia EMUN Koop.E-n. egiten dugun lana ezagutu eta hemen ikasitakoa beraien errealitatera egokitzeko aukerak aztertzea izan da.

Irakurtzen jarraitu...

8urte jada Coprecin Euskara Plana abian jarri zela, eta ospatzeko garaia bazela eta, Euskara Eguna antolatzea otu zitzaigun Copreciko Euskara Batzordekideei.

Otu eta egin. Gorlako Altsasu elkartean jarri genuen zita eta nahi baino gutxiago baina uste baino gehiago elkartu ginen.

Giro paregabean egun pasa egiteko aukerari ezin ba muzin egin. Goizean mendi buelta polit batekin begiko bekarrak kendu ostean, pilotan, sokatiran, soka saltoan eta arto jasotzen aritzeko parada izan genuen. Hori dena, txorizo egosi eta sagardo freskoz lagundua.

Bazkaria ere ez zen hala-moduzkoa izan eta denak ere, ase baino aseago irten ginen elkartetik. Aurretik baina, digestioa ondo egiteko kantatzea bezalakorik ez dagoela eta, guk ere tradizioari eutsi behar.

Zorionak, beraz, guztioi eta ea datorren urtean ekitaldi potologoa lortzen dugun!

Bidaltzailea: Copreciko Euskara Batzordea
Irakurtzen jarraitu...