Eusko Jaurlaritzan Euskara Planak egin eta garatzeko dirulaguntzak eska daitezke dagoeneko. Horretarako epea izango da otsailaren 16ra arte.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo agindura.

Bizkaiko Foru Aldundian ere eska daitezke dirulaguntzak dagoeneko. Foru Aldundian epea urtarrilaren 30ra artekoa da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo agindura.

Bidaltzailea: lantalan
Irakurtzen jarraitu...

Abuztuaren 22an argitaratu zen Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian HPSk 2007rako esleitutako diru laguntzen informazioa. Ikusi nahi baduzu, segi irakurtzen.

Bertan, entitate pribatuek eta zuzenbide publikoko korporazioek EAEn dituzten lantokietan, euskararen erabilera-planak egiteko edota 2007an garatzeko jasoko duten diru kopurua zehazten da.

Abuztua opor sasoia izan ohi denez eta bat baino gehiago enteratu gabe egongo denez, hemen duzue dirua nola banatu duten.

Informazio gehiago nahi izatera, LanTaLaneko diru laguntzen atalean klik egin besterik ez duzue.

Bidaltzailea: lantalan
Irakurtzen jarraitu...

Deialdi horrek euskararen erabilera alor sozio-ekonomikoan sustatzeko proiektuak eta jarduerak laguntzen ditu.

2007ko diru laguntzen deialdia 2006ko azaroan argitaratu zuten, eta baldintza guztiak bete dituztenen eskariak baloratu dituzte.

Diru laguntza jasoko duten entitateei eskutitz bidez jakinarazi zaie esleitutako diru kopurua, eta aurrerakin gisa laguntza horren %60 jasoko dute. Gainerako %40, justifikazio agiriak aurkeztean ordainduko zaie, 2007ko azaroaren 30erako izan beharko dena.

Irakurtzen jarraitu...