2007an Soziolinguistika Klusterrak euskararen normalizazio kasu aurreratua izendatu zuen Markinako Eika lantokia, lan-gune euskalduna izenburupean. Urte hauetako bilakaera eta 2013rako dituzten erronken inguruan galdetu diogu bertako euskara teknikaria den Ima Elexpururi. Baina, aurretik, 2012an Fagor Etxetresnetako jardunaldirako prestatutako bideo hau proposatu nahi dizuegu.

Iñaki Durañona Eikako lehendakaria eta Ismael Arbe Eikako euskara koordinatzailea labur adierazi dituzte lantokiko errealitatea eta asmoak.

 

Baina zer da Eika? Ze erronka ditu 2013an?

Irakurtzen jarraitu...

Nerea Larrañagak, Emuneko teknikariak, ikerketa lana egin du Hizneteko sakontze egitasmoa aprobetxatuz. Geyser enpresako euskara plana aztertu du eta bertako Euskara Batzordearen lidertza sendotzeko proposamenak egin ditu. Bideo honetan daukazue lan horren laburpena.

Nerea Larrañaga from lantalan on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...

Emuneko 15. urteurreneko jardunaldien barruan ezagutza tailerra egin zen. Tailer horren helburua izan zen lanean euskalduntzearen inguruko hausnarketak eta iritziak jasotzea, hiru alorretan: norbanakoaren ikuspuntutik, taldearen ikuspuntutik eta erakundearen ikuspuntutik. Kasu honetan, Leire Okaranzak erakundearen ikuspuntutik hitz egingo digu. Fagor kooperatiban egiten du lan Leirek.

Ezagutza: Leire Okaranza from lantalan on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...

Emuneko 15. urteurreneko jardunaldietako edukiekin jarraitzen dugu gaurkoan ere. Oraingo honetan erakundetze tailerreko azken ekarpena dakargu: Luis Mari Mendarozketarena, Copreciko euskara planaren berri emango diguna. Eta koordinatzaile zelan bihurtu den lider azalduko digu.

Irakurtzen jarraitu...

Emuneko 15. urteurreneko jardunaldietako edukiekin jarraitzen dugu gaurkoan ere. Aurreko astean bezala, Josu Igartua (ULMA) normalizazio prozesua garatzeko talde operatiboaz eta lidergo erreferentziaz aritu da. Talde horrek (Euskara Batzordeak) lidergo-foku gisa eragin behar du erakundearen baitan normalizazio prozesuaren trakzio funtzioa betetzeko.

Irakurtzen jarraitu...