Emuneko 15. urteurreneko jardunaldietako edukiekin jarraitzen dugu gaurkoan ere. Jesus Mari Astigarraga (Danobat) normalizazio prozesua garatzeko talde operatiboaz eta lidergo erreferentziaz aritu da. Talde horrek lidergo-foku gisa eragin behar du erakundearen baitan normalizazio prozesuaren trakzio funtzioa betetzeko.

Taldea liderra: Euskara Batzordea, Jesus Mari Astigarraga (Danobat) from lantalan on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...

Emuneko 15. urteurreneko jardunaldietako edukiekin jarraitzen dugu gaurkoan ere. Peio Olaskoaga (IK4-IDEKO) organizazioko zuzendaritzako kide edota exekutibo ez diren pertsonen lidergoaz aritu zaigu. Tokian tokiko harremanetan, komunikazio moduetan eta giroan eragiteko ahalmena dute. Beren portaerarekin normalizaziorako aldaketaren balio praktikoa gauzatzeko eta egunerokotasunean txertatzeko lidergo informala gauzatuko dute.

Irakurtzen jarraitu...

Emuneko 15. urteurreneko jardunaldietako edukiekin jarraitzen dugu gaurkoan ere. Abel Calvok, EIKAko kideak, teknikari liderrari buruz hitz egingo digu. Teknikariak bere jokabideekin prozesuaren ikuspegia markatu eta, aldi berean, beste lidergo-guneak sortu eta horietan dihardutenek lidergo portaerak gero eta sendoagoak gara ditzaten bultzatuko du.

Irakurtzen jarraitu...

Euskolabel aspaldi hasi zen euskararen normalizaziorako urratsak egiten. Adibidez, kontsumitzaileari begirako produktuetan hasieratik izan da bi hizkuntzatan aritzeko erabakia. Orain dela urte batzuk, Bai euskarari ziurtagiria ere eskuratu zuen Euskolabelek.

Hala ere, 2007an hasi zen euskararen normalizazioaren bidea sendotzen. Urte horretan jarri zen martxan Euskara Plana eta ordura arte egiten zena sistematizatu egin du. Pauso horien erakusgarri 2009an lortu zuen Euskolabelek zilarrezko Bikain ziurtagiria.

2012an urrats berria egin dugu ibilbide horretan: Hizkuntza kudeaketaren eskuliburua.

Irakurtzen jarraitu...