Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan Euskara Teknikoa ikasgaiaren barnean, 2015-2016 ikasturtean ikasleei eskatu zaie artikulu bat prestatu eta Euskarazko Wikipediara igotzeko. Guztira 63 lan izan dira Wikipedian eskegitakoak. Horietan landutako gaiak askotarikoak izan dira, hemen adibide batzuk: artezketaberun-azido bateria, 3D inprimaketa,Philippe StrackFregoliren sindromea, EsfigmomanometroaPatricia Urqiola edo Fotodiodoa.

Euskarazko Wikipediak 2001eko abenduaren 6an hasi zuen bere ibilbidea eta oraintxe, 251.442 artikulu ditu. Hiztun eta artikulu kopurua hartu eta beste hizkuntzekin alderatzen badugu, ehuneko erlatiboetan, artikulu bakoitzeko dagoen hiztun kopurua beste hizkuntza asko eta askoren gainetik dago. MGEPeko ikasleek ekarpen txiki bat egin diote auzolanean egiten den entziklopedia honi.

wikipedia_berun azido

Irakurtzen jarraitu...

Urriaren 24an izango da Bilbon Alternatiben Herria. Ehunka eragilek hartuko du parte eta Emunek ere hor izango du presentzia, Arragoa izeneko auzoan, Plaza Barrian.

kontsultorioa-terapia-300x225

Beste gauza batzuen artean, hizkuntza ohiturak aldatzeko kontsultorioa izango dugu Plaza Berrian. Gure aholkulari den Txerra Rodriguezek hizkuntza ohiturak aldatzeko gomendioak eta pistak emango dizkio hara bertaratzen den edonori. Horretarako, zitak emango ditugu, 15 minutukoak. Lekua gordetzeko, izena eman beharko duzue txerra@emun.eus helbidean. Kontsultorioa irekita egongo da 10etatik 14etara.

Eta zer galdetu ahal izango da? Ba, hizkuntza ohiturak aldatzearen inguruko edozer. Adibidez, nire seme-alabek erdaraz egiten didate, zer egingo dut? Lagunartean kide batekin ez dut lortzen euskaraz egitea, zer egin beharko nuke? Euskara ikasten ari naiz, maila on samarra dut, baina ez naiz ausartzen euskaraz egiteko saltoa ematera, zer egin dezaket? Bikotekidea euskalduna izanda ere, ez dugu euskaraz egiten, zer egingo zenuke zuk?

Irakurtzen jarraitu...

Irailaren 10ean eta 12an Donostian Emunek Moti+batu topaketa antolatu zuen. Topaketa horretatik atera dugun ondoriorik nagusiena izan da motibazioan sakontzen jarraitu beharko genukeela. Hala ere, sakontzen jarraitu aurretik, topaketetatik ateratako ondorioak ere izan behar ditugu kontuan. Baten batek argazkiak ikusi nahi baditu hemen daude: irailaren 10ekoak eta irailaren 12koak.

Hiru hitzaldi nagusi izan ziren Moti+batun:

1. Egoitz Pomares, Sinnergiak-eko kideak Euskara eta berrikuntza sozialari buruz jardun zuen.

2. Pello Jauregik Portaeratik jarrerara: jokabide urratzaile, egokitzaile eta eragozleak berbaldia eman zuen.

3. Bigarren egunean mahai-ingurua izan zen. Joxean Amundarainek dinamizatuta, Larraitz Madinabeitiak, Isabel Isazelaiak eta Nekane Duranek euskara ikasten ari direnak euskara erabil dezaten laguntzeko gakoak eman zituzten.

Baina hitzaldi nagusiez gain, lan-taldeak ere izan ziren. Guztira 8 lantalde izan ziren eta lantalde bakoitzeko aktak ere igo ditugu sarera:

Ingurune_hurbila_Ondorioak

Disonantzia_egoerak-Ondorioak

Zuzeneko_ekintzak_Ondorioak

– Trebezia sozialak_ondorioak

Legitimizazioa_ondorioak

Elkarrizketa_elebidunak_ondorioak

SentsibilizazioaIrakaskuntzan_ondorioak

Berariazko_trebakuntza_ondorioak

Baina ez hori bakarrik. Lantaldeetan landu zenari buruzko bideo-laburpen bana ere egin dugu:

Eta ez da hor amaitzen dena. Datorren astetik aurrera, lantalde bakoitzean landutakoa ekarriko dugu blogera laburtuta.

Irakurtzen jarraitu...

Hizkuntzen kudeaketarako estrategiak erabiltzen dituzten enpresak lehiakorragoak dira eta gehiago saltzen dute. Hala dio Europako Batzordeak azken urteetan egin dituen ikerketetan oinarrituta.

Euskara erabiltzea ere abantaila komertziala da. Baina zertan datza euskararen balio erantsia? EMUNen gaia lantzeari ekin diogu.

Wikipediak ematen duen oinarrizko definizioa aintzat hartzen badugu, balio erantsia azken produktua hobetzen duen balio gehigarria da, produktuaren, hartzailearen, merkatuaren eta beste aldagai batzuen araberakoa.

Euskarak ematen duen balioa ere ezin da parametro berdinekin neurtu beti; erakunde eta enpresen testuingurua aintzat hartu behar dugu eta gure argudioak errealitate horietara egokitu. Beraz, ezin definizio bakarra eman.

Hori hala, hainbat iturritatik jasotako informazioa nahiz gure bezeroen etxeetako ebidentziak aztertuta, euskararen erabilerak indartzen dituen bereizgarriak identifikatu ditugu. Hona hemen:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gaiak helduleku asko ditu eta hizkuntzen kudeaketa estrategikoak merkatuan izan dezakeen eragin positiboaren gaineko hausnarketak gero eta ugariagoak dira. Hala ere, euskararen balio erantsiaren diskurtsoa gehiago garatzeko premia badagoela sumatu dugu. Emango dizuegu egiten ditugunen berri.

Irakurtzen jarraitu...