Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak, bosgarren urtez, saritu dituzte euskaraz idatzitako ikasketa amaierako lanik onenak. Miren Baranguan eibartarrak eta Garazi Perez de Arenaza arrasatearrak jaso dituzte sariak.

25760123512_3bbae102fd_o

Irakurri albiste osoa TUlankide.com-en

Irakurtzen jarraitu...

Euskararen normalizazioan eta garapenean gabiltzanok sormena eta ideia berriak behar-beharrezkoak ditugu. Adituek esaten dutenez, gizartearen ezaugarriak eta beharrak aldatu egin dira eta euskara gehiago erabili eta zabaldu dadin bestelako bideak aurkitzea eta jorratzea dagokigu. Baina nola? Lan egiteko moduak aldatzeak, adibidez, ikuspegi eta eremu berriak zabaltzen lagunduko digu. Ezagutza asko geureganatuta eta sortuta daukagu, norberak bere esparrutik. Bere horretan utziz gero gainera, aukera berriei ateak ixten arituko gara ziurrenik.

Elkarren berri izatea gutxienekoa da, baina abiapuntua ere bada, aldi berean. Abiapuntua izan daiteke, hain justu, denok esku artean ditugun erronka berdinei elkarrekin erantzuteko aukera eman dezakeelako. Baina horri bultzada eta segida ez badiogu ematen, horretantxe geratzeko arriskua dago. Ezagutzaren kudeaketa kontzientea egitea garrantzitsua da, ezagutza horretatik denontzat etekina atera nahi badugu. Ezagutza partekatu, helburu bati lotu eta ideiak konbinatzean, ezagutza berriak sortuko dira. Asmatu beharrekoa asmatuta omen dago. Zerbait berria nahi izanez gero, dagoeneko asmatuta dauden horien arteko konbinaziotik sortuko omen da.

Prozesu bat da noski eta norbaitek gidatu eta dinamizatzea ezinbestekoa da. Baliteke, gainera, ezagutzaren kudeaketari ekin aurretik, sentsibilizazio kanpainatxo bat egitea komenigarri izatea. Norberak duen ezagutza eta esperientzia gutxietsi, eta horiek besteentzako baliagarriak izango direnaren zalantza izan ohi dugu-eta. Besteak ikusiko du gure ezagutza baliagarri zaion edo ez. Eman diezaiogun ezagutzaren fluxu-plazari aukera, bide berriak topatu eta aurrera egiteko.

Presentación1

 Bidaltzailea:  EMUNeko Berrikuntza Arloa

Irakurtzen jarraitu...

Biharko Taldeko Azkoitiko San Jose Egoitzan lan egiten duten langileen euskara ezagutza altua da; 2012an egindako diagnostikoaren arabera, langileen %90ek ulertzen du euskara. Erabilera, ordea, beste kontu bat da; izan ere, diagnostikoa osatzeko egin genuen ahozko neurketaren arabera, %37 ingurukoa da erabilera.

Susana_Nekane_azkena

Datuak ikusita, Euskara Batzordean lankideen arteko hizkuntza ohiturak aldatzea jarri genuen helburutzat, eta trebakuntza saioetan zebiltzanekin hasi ginen. Ekimen honetan parte hartu duten Nekane eta Susanarekin elkartu gara egin dutena azaltzeko:

–   Azalduko al diguzue hizkuntza ohiturak aldatzeko dinamikan egin duzuena?

Susana: lehenengo, eguneroko lanean, normalean gaztelaniaz zein lankiderekin aritzen ginen identifikatu genuen. Gero, euskaraz egiten genuena baino gehiago egin genezakeen aztertu eta, erantzuna baiezkoa bazen, gutako bakoitzak bi edo hiru lankide aukeratu zituen, eta lankide horiekin zer egin zehaztu zuen.

Adibidez: nik lehen Mertxerekin dena gaztelaniaz egiten nuen; bera ere trebakuntza saioetan zebilen eta euskaraz ondo egiten zuela ohartu nintzen, eta berarekin gehiena euskaraz egiteko helburua jarri nion neure buruari.

Helburua zehaztutakoan, guztiak horma-irudi batean itsatsi genituen, begien bistan izateko. Gero, urtean zehar, pare bat jarraipen bilera egin ditugu nola goazen ikusteko.

–   Eta zein izan da bilakaera?

Nekane: ohitura batzuk aldatu dira. Orain, euskara gehiago entzuten da pasilloetan. Gainera, euskaraz ez dakiten lankide batzuk euskaltegian dabiltza eta, euskaraz eginda, nolabait ikaste prozesu horretan laguntzen diegula ohartu gara.

Udazkenean berriro egin genituen ahozko neurketak, eta erabilera %68koa izan zen; beraz, bilakaera ona izan dela esan beharko dugu.

Irakurtzen jarraitu...

Emuneko 15. urteurreneko jardunaldien barruan ezagutza tailerra egin zen. Tailer horren helburua izan zen lanean euskalduntzearen inguruko hausnarketak eta iritziak jasotzea, hiru alorretan: norbanakoaren ikuspuntutik, taldearen ikuspuntutik eta erakundearen ikuspuntutik. Kasu honetan, Leire Okaranzak erakundearen ikuspuntutik hitz egingo digu. Fagor kooperatiban egiten du lan Leirek.

Ezagutza: Leire Okaranza from lantalan on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...

Emuneko 15. urteurreneko jardunaldien barruan ezagutza tailerra egin zen. Tailer horren helburua izan zen lanean euskalduntzearen inguruko hausnarketak eta iritziak jasotzea, hiru alorretan: norbanakoaren ikuspuntutik, taldearen ikuspuntutik eta erakundearen ikuspuntutik. Kasu honetan, Miren Rosek taldearen ikuspuntutik hitz egingo digu. Fagor Etxetresnak kooperatiban egiten du lan Mirenek.

Ezagutza Miren Ros from lantalan on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...