Azkue_bannerra

Maiatzaren 7an egingo da “Teknologia irakaslearen eskura” jardunaldia Euskararen Etxean, Bilbon.

Urtero bezala, Azkue Fundazioak  Jakintza Librearen Jardunaldiak egitasmoarekin lotutako topaketa antolatuko du; urtez urte askotariko gaiak landu izan ditu, eta 5. edizio honetan hezkuntza arloan jarriko du arreta.

Didaktika arloan eta dinamizazioan teknologiaren aplikazioa izango dugu hizpide, eta eskolak eskaintzerakoan hainbat esperientzia ezagutzeko aukera izango dugu. Guztira, bost ikastetxe, arlo eta etapa ezberdinei lotutako proiektuen arduradunek euren esperientzien oinarriak azalduko dizkigute; gure ingurukoak eta baita estatu mailakoak ere.

Santiago Moll (@smoll73) eta Iñaki Telleria (@itelleria) dira jardunaldiaren hizlari nagusiak; bakoitza bere alorrean eredu eta erreferente da. Santiago Mollek hasiera emango dio jardunaldiari. Bigarren hezkuntzako irakaslea da Ciutadellan, Menorcan, eta bere esperientzia eta saiakerak dokumentatu, informazioa eta ezagutza partekatu, eta arlo digitalean lanari etekin handiagoa ateratzeko, 2013an Justificaturespuesta bloga sortu zuen. Arrakasta handia izan du hezkuntza arloan, eta errekonozimendua emateaz gain, 2014an bloga Bitácora sarietan finalista izan zen, eta aurten Educa.net lehiaketan irabazle izan da.

Iñaki Telleria ikastetxeetako kudeaketa aplikazioen dinamizatzailea da Tknikan, Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroan, eta IKT koordinatzailea ere bai. Tknikan irakaskuntzako gaitasun digitalen inguruko lan handia egiten dute, eta euren ekarpenak kontatuko dizkigu.

Jardunaldiaren formatua praktikoa izango da: hitzaldi nagusiez gain, ikasketa mailaren araberako hiru lan-talde osatuko dira eta, horrela, gai zehatzen inguruan sakonago lantzeko aukera izango dugu. Jardunaldia partekatze, elkartruke eta hausnarketarako gunea bilakatzea da helburua: askotariko esperientzien bidez zalantzak argitzea, eztabaidatzea, ideiak hartzea, lankidetzarako bideak elkarrekin topatzea, profesionalek elkar ezagutzea, eta abar. Emuneko hainbat aholkularik ere lan-taldeetan parte hartuko du, dinamizazio lanetan lagunduz.

Teknologia, edukien barneratze eta ulertze prozesuan beste osagai bat da eta dinamika, metodoan erabiltzeak onurak eskaintzen ditu. Gainera, baliabideak, tresnak, erremintak… euskaraz ere erabil ditzakegu, eta horixe bera indartu nahi dugu egun horretan. Beraz, irakaskuntza arloan gaitasun digitalen eskuratzeaz, lanketaz, aplikazioaz eta zabalkundeaz jarduteko aukera paregabea izango dugu maiatzaren 7an.

Egitarau osoa hemen ikus dezakezu. Oraindik izena emateko garaiz zabiltza.

Irakurtzen jarraitu...

Emuneko 15. urteurreneko jardunaldien barruan ezagutza tailerra egin zen. Tailer horren helburua izan zen lanean euskalduntzearen inguruko hausnarketak eta iritziak jasotzea, hiru alorretan: norbanakoaren ikuspuntutik, taldearen ikuspuntutik eta erakundearen ikuspuntutik. Kasu honetan, Leire Okaranzak erakundearen ikuspuntutik hitz egingo digu. Fagor kooperatiban egiten du lan Leirek.

Ezagutza: Leire Okaranza from lantalan on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...

“Euskara lanean bidea egiten” lelopean urriaren 4an egindako jardunaldiak aurreikuspen onenak bete zituen.

Artikulu honetan ez dugu jardunaldiaren kronikarik egingo. Izan ere, #emunek15 traolaren bidez modu bizi eta berritzailean zuzenean jasotako kronika ikusteko aukera dugu guztiok.

Lan jardunaldia izan da egindakoa eta ez dugu adarretan gelditu nahi, bertako mamia ere zure esku jarri nahi dugu. Areto nagusian zein tailerretan egindakoa grabatu egin dugu eta grabaketetan material interesgarri ugari dago. Datozen asteetan emango dizuegu horien berri.

Irakurtzen jarraitu...

Azkeneko hilabeteetan, sarean hausnarketa bideratu du EMUNek enpresen sareko hizkuntzen inguruan. Hausnarketari segida emateko jardunaldia antolatu du apirilaren 17an, Euskadi+innovaren bidez Garaia Enpresa Digitalean.

Egitaraua:
09:30-09:45: Jardunaldiaren aurkezpena

09:45-11:00: Enpresen sareko estrategia linguistikoari buruzko eztabaida

Joseba Kamio, Maite Goñi eta Txerra Rodriguez

11:00-11:30: Kafea

11:30-12:00: Nola definitu enpresak sareko hizkuntzak? EMUN

12:00-12:45: Hiru enpresatako esperientziak

EITB

Mondragon Unibertsitatea

Kutxa

12:45-13:00: Agurra edo ondorioak

Izena emateko informazioa hemen.

Irakurtzen jarraitu...

IV. Soziolinguistika jardunaldian izan nintzen atzo (2011_02_18). Ez da lehenengo aldia Klusterraren ekitaldi honetan partaide naizena, oraingoan pulpituan ere eduki dut txokotxoa berriz.

Soziolinguistikaren dibulgazioa, zabalkundea, prestakuntza eta halakoen inguruan ardaztu da aurtengo ekitaldia, eta edukietan ez ezik, formatuetan ere berrikuntz batzuk probatu nahi izan dira. Ez dut kronika zehatzik egingo, materialak ere seguraski laster izango dituzue sarean, Klusterrekoek ohi duten bezala, eta han jasotako ideia batzuk ekartzen saiatuko naiz.

Irakurtzen jarraitu...