Asteazken eta ostiral honetan, Emunek antolatuta, Moti+batu topaketa izango da. Izenburuak dioen bezala, motibazioa izango da landuko den gai nagusia. Motibazioarekin lotutako hainbat gai landuko dira, jarrera eta portaerekin zerikusia dutenak. Berrikuntza irekiaren oinarriei kasu eginez, gai zehatzen inguruan elkarrizketak sortzeko dinamikak antolatuko ditugu, proposaturiko gai horietan esperientzia duten erakundeetakoekin batera elkarlanean. Sinergiak eta esperientziak batuko ditugu, ideia berriak sortzeko.

Hitzaldiak eta mahai-inguruak:

  •  Portaeratik jarrerara: jokabide urratzaile, egokitzaile eta eragozleak. Pello Jauregi, EHUko irakaslea
  • Mahai ingurua: Euskara ikasten ari direnak erabiltzen hasi daitezen laguntzeko, zer egin dezakegu?

Tailerrak:

    • Inguru hurbilean eragiteko bideak

    • Disonantzia egoerak: esatetik egitera dagoen tartea

    • Zuzeneko ekintzak: pentsamenduan eragin, portaera aldatzeko

    • Sozializatzeko trebeziak: hizkuntza portaera asertiboaren ekarpena

    • Hitz egiten hasteko laguntza: legitimitatea sentiaraztea

    • Elkarrizketa elebidunak: nik euskaraz eta zuk erdaraz?

    • Ikaskuntza prozesuan sentsibilizazioa eta hizkuntza portaera lantzearen garrantzia

  • Berariazko trebakuntzaren arrakastarako gakoak
Irakurtzen jarraitu...

Eduardo Apodacarekin hasi zen 2013ko Udaltop. Jakinmin handia sortu zen hitzaldi honen inguruan eta uste dut interesgarrienetako bat izan zela.

01 Eduardo Apodaka EHU from Udaltop on Vimeo.

“Nola aktibatu herritarrak udalarekin euskaraz jarduteko? Zer eta nola egin, euskaraz ikus gaitzaten?” izan da aurtengo gaia. Apodacak pertsonen aktibazioaz jardun zuen. Kode aldaketak (hizkuntza aldaketak) hizlariarengan sortzen duen ezinegonaz; segurtasuna eta autoestimua galtzen omen dira.

Talde-lanean 140 lagun inguru aritu ziren eta talde-laneko emaitzetatik proposamen hauek azpimarratu nahi ditugu:

         Herritar antolatuekin aliantzak egin. Herriko elkarteak euskara teknikarien aliatuak izan daitezke.

         Udalak irudi euskalduna ematea ezinbestekoa da herritarrek euskaraz egin dezaten. Horretarako, hizkuntza paisaiaz gain, langileen harrera euskaraz izatea da, lehenengo zein bigarren hitza naturaltasunez euskaraz egitea. 

         Langileen arteko ahozko harremanak arautu behar dira eta prestakuntza eskaini behar da, gaitasuna, prestutasuna eta jokaerak lantzeko. Arduradunek, politiko zein teknikoek, eredu izan behar dute.

         Zerbitzuei dagokionez, hizkuntza irizpideak definitu, arautu eta ezagutarazi egin behar dira. Kontratazio prozeduretan euskara ezarri eta jarraipena egin behar da.

         Gazteengan iristeko zubiak sortu, aliatuak bilatu. Gazteekin proiektuka jardutea eraginkorragoa da.

          Udalaren webgunearen sarrera, defektuz, euskaraz egon dadila eta edukiak samurtu eta erakargarri egin. Nabigatzaileak euskaraz jartzeko kanpainak egin eta webgunean kromoa jarri.

         Sare sozialetan egon behar du Udalak ere, euskara lehenetsiz. Adin tarte bakoitzari dagokion erabilera egin eta, behin sortuta, elikatu.

Gainontzeko hizlari guztien bideo eta argazkiak ere ikusgai daude sarean:
http://www.udaltop.com/bideoak
http://www.udaltop.com/argazkiak

Horrez gain, hitzaldien txostenak modu publikoan jarri dira eta udaltop.com helbidean edonork deskarga ditzake.

 Hemen hainbat lotura interesgarri:

https://twitter.com/PatxiSaez/status/321870443718012928

 Asapala elkartekoek laburpen iradokitzaile hau egin dute: http://www.asapala.org/maha[…]1&c=1&tb=1&pb=1

 

Irakurtzen jarraitu...

Urrian egin zituen Emunek bere 15. urteurreneko jardunaldiak. Hainbat eta hainbat hizlari izan ziren han, hainbat eta hainbat eduki interesgarri.

Azken hilabeteetan eduki horiek sareratzen ibili gara. Eta bada garaia horien guztien bildumatxoa egiteko:

  • 15 urte ereiten:

Tailerretako edukiak:

Motibazio tailerra: motibazioaren indarra, gogotsu gaudelako.

Ezagutza tailerra:

Norbanakoaren ikuspuntutik

Taldearen ikuspuntutik

Erakundearen ikuspuntutik

Erabilera tailerra: ari eta ibili, erabili.

Erakundetze tailerra:

Teknikaria lider

Lidergo exekutiboa

Koordinatzailea lider

Euskara Batzordea lider

Taldea lider

Tokiko liderrak

Irakurtzen jarraitu...

Emuneko 15. urteurreneko jardunaldietako edukiekin jarraitzen dugu gaurkoan ere. Abel Calvok, EIKAko kideak, teknikari liderrari buruz hitz egingo digu. Teknikariak bere jokabideekin prozesuaren ikuspegia markatu eta, aldi berean, beste lidergo-guneak sortu eta horietan dihardutenek lidergo portaerak gero eta sendoagoak gara ditzaten bultzatuko du.

Irakurtzen jarraitu...

Parkean nago. Umeak, 7 urteko lau mutil, txabola apaintzen dabiltza, harri koxkor, egur, makil eta bestelakoekin. Lau dira, lagunak, ikaskideak. Asmakizun betean dabiltza. Hurbildu zaizkio beste hiru lagun, eta tak, erdaraz hasi dira. Lehengoan Eibarko hizkuntza transmisioaren jardunaldian Paula Kasaresek esandakoak datozkit gogora:

Hizkuntza baten indarberritzearen termometroa parkean, egoera komunikatibo ez instituzionalizatuan, hartzen da. Indarberritzearen xedeetako bat bete da parkean umeak euskaraz ari direla ohartzen garenean.”

– Beñat, Anartz, zergatik egiten diezue erdaraz? Galdetu diet nik.
– Ez dakite ondo. Erantzun didate.

Baita zera ere! Haiek hobeto dakite euskaraz zuek erdaraz baino, eta, hala ere, zuek erdaraz ari zarete pentsatu dut nik.

Irakurtzen jarraitu...