“Portugalen harrotasunez egindakoa” zioen leloak ene arreta erakarri zuen Galiziatik Portugalera pasatu nintzen batean.

Pontevedrako Tui herritik Valença do Minho hirira joan ginen azoka ospetsua ezagutzera eta benetan merezi du! Hango eskuoihalak, erremintak, sukaldeko tresnak, arropa, zapatak, janaria… zer dakit ba nik! Mundiala! Eta merkantzia haien erdian, han-hemenka, leloa, “ORGULHOSAMENTE FEITO EN PORTUGAL” zioena, hau da, egileek (enpresa eta langileak) bezeroei (portugaldar eta kanpotarrei) emandako mezu argia eta garbia “Aizue! Gu harro gaude egindakoarekin eta orain berme osoarekin saldu nahi dizuegu”.

Irakurtzen jarraitu...

Emuneko 15. urteurreneko jardunaldietako edukiekin jarraitzen dugu gaurkoan ere. Oraingo honetan erakundetze tailerreko azken ekarpena dakargu: Luis Mari Mendarozketarena, Copreciko euskara planaren berri emango diguna. Eta koordinatzaile zelan bihurtu den lider azalduko digu.

Irakurtzen jarraitu...