Irailaren 10ean eta 12an Donostian Emunek Moti+batu topaketa antolatu zuen. Topaketa horretatik atera dugun ondoriorik nagusiena izan da motibazioan sakontzen jarraitu beharko genukeela. Hala ere, sakontzen jarraitu aurretik, topaketetatik ateratako ondorioak ere izan behar ditugu kontuan. Baten batek argazkiak ikusi nahi baditu hemen daude: irailaren 10ekoak eta irailaren 12koak.

Hiru hitzaldi nagusi izan ziren Moti+batun:

1. Egoitz Pomares, Sinnergiak-eko kideak Euskara eta berrikuntza sozialari buruz jardun zuen.

2. Pello Jauregik Portaeratik jarrerara: jokabide urratzaile, egokitzaile eta eragozleak berbaldia eman zuen.

3. Bigarren egunean mahai-ingurua izan zen. Joxean Amundarainek dinamizatuta, Larraitz Madinabeitiak, Isabel Isazelaiak eta Nekane Duranek euskara ikasten ari direnak euskara erabil dezaten laguntzeko gakoak eman zituzten.

Baina hitzaldi nagusiez gain, lan-taldeak ere izan ziren. Guztira 8 lantalde izan ziren eta lantalde bakoitzeko aktak ere igo ditugu sarera:

Ingurune_hurbila_Ondorioak

Disonantzia_egoerak-Ondorioak

Zuzeneko_ekintzak_Ondorioak

– Trebezia sozialak_ondorioak

Legitimizazioa_ondorioak

Elkarrizketa_elebidunak_ondorioak

SentsibilizazioaIrakaskuntzan_ondorioak

Berariazko_trebakuntza_ondorioak

Baina ez hori bakarrik. Lantaldeetan landu zenari buruzko bideo-laburpen bana ere egin dugu:

Eta ez da hor amaitzen dena. Datorren astetik aurrera, lantalde bakoitzean landutakoa ekarriko dugu blogera laburtuta.

Irakurtzen jarraitu...

Bai Euskarari Ziurtagiriak antolatuta “Enpresarean 2013” jardunaldia egingo da urriaren 31n Arrasaten.

Rober Gutierrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren zuzendariak bideoan azaltzen duenez “Euskaraz lan egin nahi duten edo-eta zerbitzua euskaraz eskaini nahi dutenei elkarlanerako gune bat eskaini nahi zaie” jardunaldi honetan.

Hona hemen egitaraua:

9:15. Harrera

9:30– 10:00. Sarrera instituzionala (Ziurtagiriaren Elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arrasateko Udala)

10:00–11:00. Hitzaldia: Maria José Aranguren Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko kidea

11:00–12:00. 1. fast dating saioa (negozio aukera berriak irekitzeko edota proiektu berriak martxan jartzeko)

12:00–12:30. Atsedena/ Kafea

12:30–14:00. 2. fast dating saioa

14:30. Bazkaria

Izena emateko epea zabalik dago.

Lotura interesgarriak:

Irakurtzen jarraitu...

Nerea Larrañagak, Emuneko teknikariak, ikerketa lana egin du Hizneteko sakontze egitasmoa aprobetxatuz. Geyser enpresako euskara plana aztertu du eta bertako Euskara Batzordearen lidertza sendotzeko proposamenak egin ditu. Bideo honetan daukazue lan horren laburpena.

Nerea Larrañaga from lantalan on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...