Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko udaletako euskara zerbitzuek, Zingi Zango eta Zintzo Mintzo euskara elkarteekin batera, herriko dendetan euskara erabiltzeko kanpainak jartzen dituzte martxan urtero. Aurten, salerosketak euskaraz egiten dituzten erosleei eta merkatariei elkarrekin argazki bat ateratzea proposatu diete. Kanpaina girotzeko, Sal eta Eros izeneko irrati nobelatxoa egin dute. Kanpaina hasi arteko asteetan irrati nobelaren zortzi atal eskaini dira, ZingiZangoren webgunean, udalen webguneetan eta KKinzona eta Segura irratietan. Asier Iriondo irrati nobelaren sortzaileak eman dizkigu irrati nobelatxoaren nondik norakoak.

Lehendabizi pertsonaien izenak pentsatu genituen: Sal eta Eros. Istorioan bertan azaltzen da izen horien jatorria. Istorio originala eta erakargarria egin nahi izan genuen, harridura eta jakin-mina sortuko zituena, goxoki bat izango zena. Istorioan, nahita, ez da hizkuntzaren gaia aipatzen. Ipuin bat da, besterik gabe. Atal bakoitzaren hasieran eta amaieran, zein kanpainaren barruan kokatzen den esaten duen ahotsa ageri da.

Grabazioa Iñaki Gurrutxaga musikari legazpiarraren estudioan egin genuen eta ederki pasatu genuen. Hori nahi genuen, gainera. Askotan zail da neurtzen egindakoak zerbait, ezer, asko, gutxi eragiten duen, baina egin beharra sentitzen dugunez, ondo pasatuz egin dezagun behintzat.

Irrati nobela entzun nahi baduzue, hemen dituzue atal guztiak:

Lehenengo atala

Bigarren atala

Hirugarren atala

Laugarren atala

Bosgarren atala

Seigarren atala

Zazpigarren atala

Zortzigarren atala

Irakurtzen jarraitu...

Urola Garaia Mankomunitateak iaz jarri zuen martxan Euskaraz? Pozik gainera kanpaina Urretxun, Zumarragan eta Legazpin, merkataritzan euskara sustatzeko 2006tik martxan den planari beste bultzadatxo bat emateko.

Dendetan euskara erabiltzeko prest dauden herritarrei, beren argazkiak bidaltzeko eskatu zieten; eta, iaz jasotako 1.039 argazkiekin eta aurten jasotako 360ekin, mosaiko handi bat osatu dute:

EUSKARA mosaiko 2016A3

Merkatari, ostalari eta zerbitzu establezimenduetako arduradunek bidalitako argazkiekin diaporama bat ere egin dute:

Kanpaina borobiltzeko, parte hartu duten herritarren artean 50 euroko 30 erosketa-txartel zozkatu dituzte, parte hartu duten 30 dendetan gastatzeko. Sari-banaketa ekitaldia apirilaren 28an egin zuten, Zelai Arizti kultur-etxean, eta mankomunitateko lehendakariak (Legazpiko alkate ere baden Koldobike Olabidek), Urretxuko zein Zumarragako alkateek, eta Zintzo-Mintzo eta ZingiZango euskara elkarteetako ordezkariek parte hartu zuten.

Irakurtzen jarraitu...

Urola Garaia Mankomunitateak eskualdeko merkataritzan euskararen erabilera bultzatzeko martxan duen planaren barruan, dendariak saritzeko kanpaina egin zen joan zen abenduaren 3tik urtarrilaren 7ra bitartean, hainbat dendatan. Helburua bezeroen hizkuntza ohituretan eragitea euskararen erabilera baloratzeko.

 

 

 

 

 

 

Eskualdeko herrietako euskara elkarteak izan ziren ekimenaren sustatzaile, udaletako euskara zerbitzuekin eta EMUN aholkularitza enpresarekin elkarlanean. Aipatutako denboraldian zehar, kutxa batzuk jarri ziren dendetan, eta dendariek euskararen alde duten jarrerari botoa emateko aukera izan zuten bezeroek.

Horrenbestez, bezeroek botoa emateko epea amaitu ondoren, dendetako kutxak jaso, eta kanpainaren emaitzak ezagutu genituen, Urretxuko kultur etxean egin zen ekitaldian.

Guztira, eskualdeko 195 dendari izan ziren partaide, eta beste 702 bezerok eman zuten euren botoa, beti ere dendariak euskararen alde erakutsi duen jarrera saritu nahian.

Botoa emateko garaian, hiru maila edo kontzeptu bereizi dira sariketa honetan: alde batetik, zerbitzua guztiz euskaraz ematen duen dendaria; bestetik, euskaraz jakin ez arren, bezero euskaldunari entzuteko edo ulertzeko egindako ahalegina; eta azkenik, euskararen alde erakutsi den jarrera (paisaia etab.).

Bestalde, hauexek izan ziren denda sarituak:

Urretxun eta Zumarragan:

1)Zerbitzua guztiz euskaraz: Apalategi kirol jantzi denda

2)Ahalegina: QUO estetika zentroa

3)Jarrera: Kahunas kirol jantzi denda

Legazpin:

1)Zerbitzua guztiz euskaraz: Ibargutxi kirol jantzi denda

2)Ahalegina: Lorea jantzi denda

3)Jarrera: Hizkuntza liburu denda

Horietako dendari bakoitzari udalek 100 euroko erosketa-txartela erosi zioten, eta kanpainan partaide izandako bezeroen artean zozketatu ziren erosketa-txartel horiek.

 

 

 

 

 

 

Aurrera begira, bai merkatariekin bai euskara elkarteekin izandako balorazio bileren ostean, kanpaina 2010ean ere eraberriturik burutzea pentsatu dugu. Ekimena sinplifikatzera joko dugu balorazioen ondorioz. Besteak beste ez dira hiru maila egongo, bakarra baizik, eta parte hartzera gonbidatutakoak merkatalgune guztiak izango dira.

Irakurtzen jarraitu...

Urola Garaia Udal elkartean dauden udal herrietako merkataritzan euskara normalizatzeko plana bere ibilbidea egiten ari da eta oso positiboa gure ustez. Orain arte merkataritza planean martxan jarri diren ekintzak merkatariengan eragiteko izan dira, baina merkataritza euskalduntzeko merkatariaren egitekoa bezain garrantzitsua da bezeroaren jarrera: euskaraz eskatuko duten bezero aktiboak behar ditugu, euskarak merkataritzan urrats are handiagoa eman ditzan.

Irakurtzen jarraitu...

2006-2008 zikloa jadanik bukatu da eta dendarien eta teknikarien balorazioak oso onak izateaz gain, azpimarragarria da uztaileko neurketan hizkuntza paisaiak edo kanpo irudiak %5 gora egin duela 2006tik hona, euskararen presentzia %45ean jartzeraino eskualdeko dendetan.

2009-2011 zikloaren norabidea ere finkatu du Jarraipen Batzordeak eta jadanik zehaztuta daude 2009ko ildo orokorrak: orain arteko lana sendotzeaz gain (merkatari taldeak, kartelak egiteko saio praktikoak, inprentetan sustapena, dirulaguntzen bidez sustatu, mintza-laguna dendarien artean, komunikazioa …), ildo berriak ere badira, aipagarrienak honako hauek: bezeroen kontzientziazioa landu eta ostalaritza arloan ere sarea zabaltzen hasi.

Irakurtzen jarraitu...