Urola Garaiko merkataritza plana 2006-2008 ekimenari esker, merkatarientzako baliagarri izan daitezkeen hainbat material aurki ditzakezu interneten, otamotz eta zingi-zango webguneetan. Baliagarriak iruditu zaizkigu eta Lantalaneko agiri ereduetan izango dituzu aurrerantzean.

Irakurtzen jarraitu...


2006ko abenduan hasi eta gaur arte Legazpiko ia 40 dendarik parte hartu du zuzenean “merkataritza euskaraz” ekimeneko talde, kafe-tertulia, mintzalagun-saio eta ikastaroetan.

Apirilaren 30ean, Santi Kutz festen atarian, Legazpiko dendariak Mirandaolan elkarrekin bazkaltzera elkartu dira. Ekimen ezberdinetan parte hartu duten merkatariak ziren, izan ere euskara erabili nahi duten dendarien sarea handituz joan da eta talde ezberdinetako jendea elkartuz elkar ezagutu nahi izan dute. .

Irakurtzen jarraitu...

Euskaraz? Pozik gainera! Hori esanez hasi zuten urtea Legazpi, Urretxu eta Zumarragako dendariek eta gogotsu dihardute euskara sustatzeko ahaleginetan.

2006an Urola Garaia Udal Elkartearen eta hiru herrietako euskara zerbitzuen laguntzarekin merkataritzan euskara sustatzeko plana onartu zuten.

Beste hainbat ekintzaren artean, maiatzaren bukaeran lehenengo eta udazkenean ondoren kartelak egiten ikasteko saio praktikoak antolatu zituzten dendarientzako. Bertan dendariek, euskaraz idazteko aholku batzuekin batera, kartelak edo edozein agiri mota euskaraz sortu ahal izateko baliabideak internetetik lortzeko aukerak ere ikasi zituzten.

Irakurtzen jarraitu...

Horixe da Urola Garaiko merkataritza guneetan euskararen erabilera sustatzeko asmoz egin berri duten kanpainaren leloa. 2007-2008 Gestio Plana onartu dute eta, EMUN KOOP.Eren aholkularitza teknikoaren laguntzarekin, plana aurrera eramateko lehenengo ekintzak martxan daude.

Irakurtzen jarraitu...