Urola Garaia Mankomunitateak iaz jarri zuen martxan Euskaraz? Pozik gainera kanpaina Urretxun, Zumarragan eta Legazpin, merkataritzan euskara sustatzeko 2006tik martxan den planari beste bultzadatxo bat emateko.

Dendetan euskara erabiltzeko prest dauden herritarrei, beren argazkiak bidaltzeko eskatu zieten; eta, iaz jasotako 1.039 argazkiekin eta aurten jasotako 360ekin, mosaiko handi bat osatu dute:

EUSKARA mosaiko 2016A3

Merkatari, ostalari eta zerbitzu establezimenduetako arduradunek bidalitako argazkiekin diaporama bat ere egin dute:

Kanpaina borobiltzeko, parte hartu duten herritarren artean 50 euroko 30 erosketa-txartel zozkatu dituzte, parte hartu duten 30 dendetan gastatzeko. Sari-banaketa ekitaldia apirilaren 28an egin zuten, Zelai Arizti kultur-etxean, eta mankomunitateko lehendakariak (Legazpiko alkate ere baden Koldobike Olabidek), Urretxuko zein Zumarragako alkateek, eta Zintzo-Mintzo eta ZingiZango euskara elkarteetako ordezkariek parte hartu zuten.

Irakurtzen jarraitu...

Geu Elkartearekin eta Oihanederrekin elkarlanean Non jarri behar dugu arreta euskaraz gehiago egin ahal izateko? saioa antolatu du Emunek. Hitzordua maiatzaren 5ean (osteguna) izango da 19:00etan, Oihaneder Euskararen Etxean.

P1010335

EMUN Aholkularitzak ibilbide luzea du hizkuntza portaera aldaketetan eragiten duten faktoreak aztertzen. Horren emaitza da Durangoko azokan aurkeztu genuen “Irten hizkuntzaren armairutik” liburua.

Baldin badakigu egoera jakin batzuetan zergatik erabiltzen dugun euskara edo gaztelania, zein mekanismo jartzen diren abian, orduan hurbilxeago izango dugu euskarara aldatzeko aukera erreala. Saio horretan Emuneko Ainhoa Lasarekin mekanismo horiez hitz egiteko, eta gure esperientzia eta zalantzak konpartitzeko aukera izango dugu.

Hitzaldiaren aitzakian, Irten hizkuntzaren armairutik liburuaren hainbat ale zozketatuko dira galdera honi zuzen erantzuten diotenen artean.

Zer-nolako liburua da?

a) Autolaguntza liburua

b) Linguistika liburua

c) Soziolinguistika liburua

Parte hartu!

Irakurtzen jarraitu...