“Arnasguneak eta udalerri euskaldunak. Gaurko eta biharko erronkak” jardunaldiko ondorioak

Ostirala, 2017ko azaroaren 24a

UEMAk eta Soziolinguistika klusterrak antolatutako Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak  jardunaldian izan ginen asteazkenean Donostiako Carlos Santamaria zentroan.

Argazkia: www.uema.eus

Laburpen ederra egin dute antolatzaileek beraiek eta geuk ideia nagusi bat bakarrik azpimarratuko dugu sarrera honetan:

Arnasguneak euskaraz bizi diren udalerriak dira, euren egunerokoa euskaraz egiten dutenak. Ezagutza da erabileraren oinarria, baina faktore asko eta askotarikoek eragiten dute arnasgunea indartu nahiz ahultzeko. Denak hartu beharko ditugu aintzat udalerri euskaldun horiek indartu eta haien eredua Euskal Herrian zehar zabaltzeko: demografia, lantokia, hirigintza, euskal hiztunen aktibazioa eta ahalduntzea, prestigioa, aisialdi ohiturak, mugikortasuna…

Hiriak salbatzen baditugu bakarrik salbatuko omen dugu euskara, baina aitzindari izan  daitezke arnasgune txiki eta handiagoak euskararen erabilera handitzen, aitzindari eta eredu.

Karmele Etxabe (Emuneko kidea)

Erantzun