Beti euskaraz egingo lizukeen lankidea egunero alboan bazenu zuk zer egingo zenuke?

Osteguna, 2016ko urtarrilaren 28a

Fagor Arrasateko (Markina) eta JMAko (Arrasate) langileei esan zieten ea euskararen erabilera areagotzeko Eusle metodoa probatu nahi zuten. Eusleak, beti euskaraz egingo zuten langileak izango ziren, gainerakoentzat ez zen derrigorra izango euskaraz aritzea. Bi hilabeteko esku-hartzeek emaitza onak izan dituzte. Argia aldizkarian artikulu bat argitaratu dute esperientzia horren gainean.

2493_37_01

Argazkian Markinako Fagor Arrasaten Eusle ekimenean parte hartu duten langileak

Nicolas Unanue Bizkaiko Markinako Fagor Arrasate enpresan Automatismoen Saileko langilea da eta eusle lanetarako aukeratu zuten. Bi hilabetez Saileko gainerako langile guztiei euskaraz egitea zen bere lana. Pozik dago Eusle metodoan parte hartu izanagatik: ‚ÄúSistema oso erraza da, ez dauka sofistikaziorik”.

Artikulu osoa irakur daiteke hemen

Erantzun