Euskara on-line (eta doan) ikasi eta praktikatzeko hamar webgune

Asteartea, 2008ko irailaren 2a

Artikulu hau Azpidazkiko webgunetik hartua izan da.

1-Euskara 0tik ikasteko bi wiki daude:

http://www.wikilearning.com/curso_gratis/curso_de_idioma_euskera/5971

http://es.wikibooks.org/wiki/Euskera/Indice

2-Ikasbil webgunean milaka eta milaka artikulu, testu, bideo eta audio daude. Denak daude banatuta mailaren arabera, 1A, 1B, 2 eta 3. mailak alegia. Horrez gain, batzuk didaktizatuta daude, hau da, ariketa egiteko modua eskaintzen dizu webguneak berak. Eta ez hori bakarrik: webgune honek Murgilduz izeneko ikastaroa izan badu, baita esaera zaharrak, txisteak, …

http://www.ikasbil.com/jetspeed/

3-EGA prestatzeko lekuak ere badaude sarean zehar. Interneten baliabide ugari daude: azterketetanzer eskatzen den, hiztegiak, hobeto idazteko tresnak, eta, zelan ez, zenbait azterketa.

Helbide orokorra hauxe:

http://euskaljakintzaega.googlepages.com/home

2005-2006ko azterketak hemen:

http://euskaljakintzaega.googlepages.com/05-06azterketak22

4-Euskarari lehen hurbilketa egiteko, interesgarria da Deustuko Unibertsitateak bere garaian plazaratutako euskara ikasteko metodoa.

http://servicios.elcorreodigital.com/euskera/

5-Zure euskara maila zein den jakin nahiko bazenu, horretarako aukera ere ematen du sareak.

http://elcorreodigital.hator.com/

6-Emun kooperatibak kudeatzen duen Lantalan webgunean hainbat eta hainbat baliabide daude, batez ere, idatzizkoari begira: dokumentu ereduak, hiztegiak, ganoraz idazteko tresnak, …

http://www.lantalan.eus/doc/agiri-ereduak

7-Karrajua izeneko webgunean ere hainbat baliabide agertzen dira, klaserako materialak eta klaserako baliabideak izeneko ataletan.

http://www.karrajua.org/klaserakoak/klaserako

http://www.karrajua.org/baliabideak

8-Kontsultak eta zalantzak argitzeko lekuak ere egon badaude:

http://www.ivap.euskadi.net/r61-2347/eu/contenidos/informacion/dudamuda/eu_dudamuda/duda_muda_zerbitzua.html

http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/

9-Euskarazko softwarea ere oso erabilgarria da euskara idatzia hobetzeko batez ere. Hainbat gunetan sakabanatuak dauden euskarazko software programak leku batera bildu dituzte.

http://www.euskara.euskadi.net/r59-19678x/eu/t06aInventarioWar/t06aInicioServlet?idioma=e

10-Eta, azkenik, hamargarrena. Ba, hauxe bera, Azpidazki bera. Izan ere, webgune honetan hainbat eta hainbat baliabide daude euskara ikasi eta hobetzeko: hiztegiak, dokumentu ereduak, … Eta kontsultak egiteko gunea ere.

http://www.ehu.es/azpidazki

Bidaltzailea: lantalan

Erantzunak

  1. Niri beste batzuk bururatzen zaizkit:

    Mintzapraktika on-line egiteko mintzapraktika.org webgunea.

    AEKren webgunean ere badaude zenbait ataza eta arikeat egiteko, baita aizunet.net-en ere (ez da hain fazile zalantzak argitzeko gunea).

    Egongo dira beste batzuk ere ….

  2. Helbide guzti horietan gaztelania dakitenek euskara ikasteko bidea ematen da baina Zarauzko Institutura Islandiako ikasle bat etorri zaie eta ez daki gaztelaniaz. Ikasketa maila ona du eta suposatzen dut ingelesa ere jakingo duela. Ezagutzen duzue horrelako pertsona batek euskara online ikasteko modurik?

  3. HABEn badute esperientzia gaztelania ez dakitenek euskara on-line ikasi dezaten. Interesa dutenek HABEra deitu besterik ez dute.

    Aurrerago informazio gehiago zintzilikatuko dugu.

  4. Niri, twitter kontu batzuk bururatzen zaizkit, hitzak, esaera zaharrak eta aipuak ikasteko! euskaljakintza, aipuak, eta spiib adibidez

  5. Ikasten euskera ikastaroa falta da zerrendan. Doako kurtsoa da eta primeran dago! http://www.hiru.eus-en aurkitu dezakezue baliabide hau.

Erantzun