Euskaraz lan egiteko nahitaezko 5 tresnak
Astelehena, 2008ko maiatzaren 26a
Euskaraz lan egiten baduzu informatikako 5 baliabide hauek nahitaez ezagutu behar dituzu.
- Zuzentzaile ortografikoa (Xuxen ).
- Euskarazko Firefox web nabigatzailea.
- Euskalbar hiztegien Firefox-erako tresnabarra, euskera-gaztelera-ingelesa itzulpenak egiten lagunduko diguna.
- Elebila euskarazko web edukien bilatzailea.
- Euskarazko Wikipedia , euskarazko entziklopedia askea.
Zuk beste tresnaren bat ezinbestekotzat jotzen baduzu edo proposatutako horiekin ados ez bazaude, bota zure iritzia.
Bidaltzailea: Denis Elortza Gorrotxategi, Emuneko teknikaria
Mila esker Denis gure produktuen berri emateagatik. Elekak badu beste zerbitzu bat Interneten Entigarbi izenekoa (http://entigarbi.eleka.net). Itzulpen-memorietan dauden datu konfindentzialak (NAN zenbakia, pertsona-izenak, ) automatikoki ezabatzeko balio du. Horrela itzulpen-memoriak publiko egitea errazagoa da. Webguneak bi zati ditu: bata publikoa edozeinek erabiltzeko modukoa (bolumen-muga bat du) eta bestea pribatua bezeroentzat.
Baina aplikazio guzti hoiek ezin ditugu erabili ordenagailuan sistema eragilerik euki ezean. Horretarako nire proposamena: Ubuntu euskaraz 😉