Nola komunikatzen gara?

Asteazkena, 2013ko maiatzaren 22a

Gotzon Carcar coach pertsonalak eskainitako bi ikastarotan izan da Larraitz Madinabeitia emunkidea. Azkenak izenburu hau izan du: “Inorekin eta ezerekin mingostu gabe bizi. Zure bizitza aberasteko gakoak”.

Bertan jasotakoaren garrantzia laburbiltzeko eskatu diogu eta bideo labur honetan hainbat ideia plazaratu ditu. Argi komunikatzearen garrantziaz eta lanean erakargarriagoak izateko lanabesen inguruan dihardu.

Erantzun