Emunek urri hasieran egin zituen bere 15. urteurreneko jardunaldiak. Hurrengo asteetan han bildutako edukiekin hainbat artikulu onduko ditugu. Eta horien artean lehenengoa duzue hauxe.

Gaurkoan erakundetze tailerrean Isidro Garatek, Fagor Ederlaneko langileak, egin zuen hitzaldi laburra jaso dugu. Lidergo exekutiboaz egiten du berba bideo honetan.

Lider exekutiboa: Isidro Garate, Fagor from lantalan on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...

Artikulu hau jatorriz Administrazioan euskaraz aldizkarian argitara eman zen.

Gaur egun, enpresa eta erakunde askoren komunikazio kanal bihurtu dira sare sozialak. Enpresa eta erakunde hauek nahiz eta beste komunikazio kanal batzuetarako hizkuntza irizpideak zehaztuta eduki oraindik ez dakite nola jokatu behar duten sare sozialetan edo zein izan behako litzatekeen estrategia linguistiko egokiena. EMUNeko lantalde bat egoera honi erantzuten saiatu gara azken hilabeteetan #sarekohizkuntzak proiektuaren baitan.

Administrazioak gai honen inguruan hausnarketa egin du eta dagoeneko baditu irizpide batzuk zehaztuta Eusko Jaurlaritzaren gizarte-sareetako erabileren eta estiloaren gidan. Gainera, Administrazioaren kasuan legeak ere bide bat markatzen duela uste dugu. Enpresa pribatuen kasuan, ez dago lege edo araurik eta beraien helburu komunikatiboak eta hartzaileak sarritan ez dituztenez oso ongi definituta, hizkuntza irizpideak zehazteko arazoak izaten dituzte.

Aukerak asko dira, enpresa bakoitzaren ezaugarriek ere baldintzatu egiten dute euren aukera, bezero mota, merkatua… EMUNek hainbat aditurengana jo zuen iritzi eske, Joxe Rojas, Luistxo Fernandez, Rober Gutierrez, Josu Bergara edo Joxe Aranzabal, esaterako. Iritzi hauek aztertuta, ezin esan jokatzeko modu bakarra gomendatu daitekeenik, beraz, enpresa bakoitzak bere hartzailea zer nolakoa den kontuan hartuta, eta saldu nahi duen produktuari begira diseinatu beharko du bere komunikazio estrategia.

Irakurtzen jarraitu...

Apirilaren 17an Emunek antolatu zituen #sarekohizkuntzak izeneko jardunaldiak. Bertan parte hartu zuten hizlari guztiekin bideo laburpena grabatu genuen. Jardunaldiko eta aurreko eztabaidako material guztiak ere badaude sarean.

#sarekohizkuntzak jardunaldien laburpena from lantalan on Vimeo.

Goienakoek ere egin dute bideo laburpena.

Irakurtzen jarraitu...

Gaur goizean Garaia poloan izan dira #sarekohizkuntzak jardunaldiak. Goienak dagoeneko jardunaldien gaineko kronika idatzi du.

Gaur goizeko jardunaldiaren jarraipena twitter bidez egin da: #sarekohizkuntzak.

Goizean hizlariek erabilitako materialak sarean eskegi ditugu dagoeneko:

Aurkezpen orokorra: Olatz Olaso

Nola definitu beharko lituzke enpresa batek sareko hizkuntzak? Edurne Gonzalez (Emun)

Enpresen sareko estrategiari buruz: Joseba Kamio

EITBren esperientzia: Eider Jauregi

Mondragon Unibertsitatearen esperientzia: Susana Azpilikueta

Kutxaren esperientzia: Imanol Miner

Irakurtzen jarraitu...

Azkeneko hilabeteetan, sarean hausnarketa bideratu du EMUNek enpresen sareko hizkuntzen inguruan. Hausnarketari segida emateko jardunaldia antolatu du apirilaren 17an, Euskadi+innovaren bidez Garaia Enpresa Digitalean.

Egitaraua:
09:30-09:45: Jardunaldiaren aurkezpena

09:45-11:00: Enpresen sareko estrategia linguistikoari buruzko eztabaida

Joseba Kamio, Maite Goñi eta Txerra Rodriguez

11:00-11:30: Kafea

11:30-12:00: Nola definitu enpresak sareko hizkuntzak? EMUN

12:00-12:45: Hiru enpresatako esperientziak

EITB

Mondragon Unibertsitatea

Kutxa

12:45-13:00: Agurra edo ondorioak

Izena emateko informazioa hemen.

Irakurtzen jarraitu...