Bost enpresa Bikain gehiago

Astelehena, 2010eko azaroaren 22a

Dagoeneko 74 enpresa erakundek daukate Bikain ziurtagiria; izan ere, azaroaren 10ean 44 ziurtagiri berri banatu zituen Eusko Jaurlaritzak. 2009an eta 2010ean ebaluatu dituen 44 enpresari eman die Jaurlaritzak euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa bermatzen direla adierazten duen ziurtagiria. Edozelan ere, ziurtagiriarekin batera hobetu beharrekoak eta gomendioak biltzen zituen txostena banatu zien zenbait enpresari.

Saria jaso berri duten 44 enpresetatik bost EMUNekin ari dira lanean: Gaztaroa, Eika, Huhezi, Enpresagintza eta Kalitatea.

Hiru ziurtagiri mota daude: oinarrizkoa, zilarrezkoa eta urrezkoa. Eika Koop. E, Enpresagintza eta Huhezi izan dira urrezkoa lortu dutenak, eta Kalitateak zilarrezkoa eskuratu du. Gaztaroari oinarrizkoa eman diote 2009an egindako ebaluazioan.

EMUNek hainbat urte daramatza enpresa munduan euskara zabaltzeko lanean, eta dagoeneko asko dira harekin lanean ari diren enpresak. Euskara planak diseinatu eta inplementatzeaz gain, formazioan ere ibiltzen dira EMUNeko teknikariak, eta sari hauek ikusita, badirudi, lana ondo bideratuta egiten dela. Oraindik baina, enpresa asko falta dira ebaluatzeko eta euskara planetan sartzeko; beraz, zorionak ziurtagiria jaso dutenei, baina besteok ez dezagula ahaztu egiteko dagoena.

Bidaltzailea: lantalan

Erantzun