Danobateko Aginte Panela euskararen erabileraren jarraipenerako tresna

Asteartea, 2018ko otsailaren 20a

Danobateko erabaki organoek Aginte Panelaren bidez egiten diote jarraipena euskararen erabilerari.

Aginte panel hau Zuzendaritza Batzordeak, Kontseilu Errektoreak eta Kontseilu Sozialak hilero erabiltzen duen tresna da erakundearen kudeaketa helburuen jarraipena egiteko. Txertatzen diren gaien artean daude eskaerak, fakturazioa, proiektu estrategikoen jarraipena, pertsonen bilakaera eta abar.

Erabaki organoek euskararen erabileraren jarraipen sistematikoa egiteko helburuarekin, 2017an 3 adierazle txertatu dira aginte panel honetan. Adierazleak definitzerako orduan, kontuan hartu dira Danobaterako esanguratsuenak diren arloak:

·    Lanpostuko euskara eskakizuna betetzen duten kontratatu berrien kopurua

·    Bileretan euskararen erabilera ahoz eta idatziz

Adierazleak Euskara Batzordeak proposatu ditu eta Zuzendaritzak bere horretan onartu.

Hilero adierazle bakoitzari dagokion ehunekoa txertatzen da tresnan eta erabaki organoetan kopuruen bilakaeraren jarraipena egiten da.

Pausu hau emateko ezinbesteko izan da Euskara Batzordearen eta Zuzendaritzaren arteko elkarlana.

2018ko helburuen artean egongo da organo hauetan bilakaerari buruzko hausnarketa bultzatzea.

Saioa Amuriza (Emuneko kidea)

Erantzun