DANOBATGROUPek .EUS domeinua eskuratu du bere webguneentzat

Astelehena, 2015eko maiatzaren 25a

DANOBATGROUPek eta taldea osatzen duten kooperatiba guztiek bat egin dute .EUS ekimenarekin eta, dagoeneko, taldeko negozio guztiek dute .EUS domeinua.

Aurkezpena1

.EUS domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatzea eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. .EUS, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.

DANOBATGROUP kooperatiba taldeak euskararekiko eta euskal kulturarekiko atxikimendua eta sentsibilizazioa erakutsi izan ditu beti; bai barrura begira langileen artean euskararen erabilera bultzatzeko eta indartzeko euskara planak aurrera eramanez, eta baita gizarteari begira ere, hainbat ekimeni atxikimendua adieraziz, eta eskola, hornitzaile eta abarren artean euskara erabil dadin eragile eta bultzatzaile izanez.

Ekimen hau, bide horretan beste pauso bat da.

Bidaltzailea:  DANOBATGROUPeko komunikazio arduraduna

Erantzun