DEBABARRENEKO LAN MUNDUAN euskararen erabilera sustatzeko planaren PRENTSAURREKOA

Asteazkena, 2006ko apirilaren 12a

Euskara gizarte esparruak irabazi nahian dabil azken urte hauetan: komunikabideak, irakaskuntza, administrazioa… Lan mundua eremu estrategikoa da euskararen etorkizuna bermatu nahi bada. Hainbat erakunde eta enpresek heldu diote erronka horri, euskararen normalizazio planak abian jarriz.

Erronka horri Debabarreneko udalek ere heldu diote eta Elgoibar, Eibar, Deba, Mendaro, Mutriku eta Soraluzeko udalek lan munduan euskararen erabilera sustatzeko plana jarri dute martxan. Plan hori aurrera eramateko Debabarreneko udalek, EMUN aholkularitza kontratatu dute. EMUNek euskararen erabilera normalizatzeko planak diseinatu eta inplementatzen ditu enpresetan, erakunde publikoetan, herrietan, eskualdeetanÂ…

Debabarreneko udaletako euskara zerbitzuek eta EMUNek ondorengo lan ildoak zehaztu dituzte 2006rako:

-Prestakuntza saioak udal teknikari, sindikatu eta udal agintariei zuzenduta.

-Bi koordinazio gune nagusi: batetik, Koordinazio Batzordea (udaletako euskara teknikariak eta EMUN) eta bestetik, Jarraipen Batzordea (euskara teknikariak, udal agintariak, sindikatuak, Debegesa, euskara plana duten enpresak eta EMUN).

-Komunikazio plana.

-Enpresetarako bisitak; euskara planak zer diren aurkezteko eta euskara planak diseinatzera eta inplementatzera gonbidatzeko. Deban, Eibarren eta Elgoibarren hamarna enpresa bisitatuko ditugu; Mendaron, Mutrikun eta Soraluzen bosna.

Debabarreneko udalek gonbidatu eta animatu egin nahi dituzte Debabarreneko enpresak euskara planak martxan jartzera.

Bidaltzailea: Emun, Koop. E.

Erantzun