EMUNen 10. urteurrena ospatuko dute udazkenean

Asteazkena, 2007ko uztailaren 25a

Abuztuko oporren aurretik LanTaLan-en azken albiste honetan, EMUNek udazkenean ospatuko duen 10.urteurrenerako antolatzen ari diren bi ekimenen berri eman nahi dizugu, jakinaren gainean egon zaitezen eta agendan apunta dezazun.

Abuztuko oporrei heldu aurretik EMUNek honakoak azaldu nahi dizkizue:

EMUNek 2007ko udazkenean ospatuko du bere 10. urteurrena

“10 urte… 11 egun, hartu eta EMUN” lemapean egingo diren ekitaldien xedea hau izango da:

EMUNek eta oro har euskarak esparru sozioekonomikoan izan duen ibilbidea ezagutaraztea, lan mundua euskalduntzearen garrantzia gizarteratzea eta lan munduko euskara planen aldeko sustapena egitea.

Urteurrenaren eta ekimen ezberdinen berri zehatza irailean emango badugu ere, antolatzen ari garen bi ekimenak honakoak izango dira:

  • Urriak 9, asteartea, egun osoz, jardunaldi teknikoa izango da “MOTIBAZIOA ETA HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA” gaiaren inguruan.
  • Urriak 24, asteazkena, 17:30ean hasita Arrasateko Amaia antzokian 10. urteurrena ospatzeko ekitaldi soziala egingo da.

Bi ekitaldi horietan zuk ere parte hartzea nahi dugunez, esan bezala, abuztuko oporren ondoren informazio zehatzagoa emango dizugu eta baita ahalik eta gonbidapen txukunena bidali ere.

Abuztuan LanTaLan-en ez da berririk argitaratuko

Irailarekin batera helduko dira berriak webgunera eta zuen postontzietara.

Irailean ere jarraipena emango diogu LanTaLan webgunearen eraginkortasuna eta arlo sozioekonomikoko entitate eta pertsonen artean harpidedun kopurua areagotzeko hasitako dinamikari.

Oraingoan gure aldetik besterik ez. Ondo pasa oporrak!

Bidaltzailea: Emun

Etiketak

Erantzun