ERREKAn batzarrak euskara hutsean

Asteazkena, 2014ko maiatzaren 28a

BO_2013

2009an, Matz-Errekan, bertako Batzar Orokorrean azken urteotan izandako euskararen erabilera (%50aren bueltan) aztertu eta hobetzeko bidea ikusi genuen. Momentu horretan Batzar Orokorreko hizlari guztiek euskaraz hitz egiteko gaitasuna zuten eta prest zeuden hala egiteko. Arlo ofizialeko helburuen artean, beraz, Batzar Orokorra euskara hutsean egitea adostu zen. Baita lortu ere. 2009an euskararen erabilera %100aren bueltakoa izan zen eta horrela mantendu da gaur arte.

Momentu hartan bazeuden (eta gaur egun ere badaude) euskara ulertzen ez zuten langileak eta, beraz, langile horiek batzarra jarraitu ahal izateko, aldibereko itzulpenaren aukera aztertu zen. Hasiera batean azpikontratatu egiten genituen, bai aldibereko itzulpena egiteko aparatuak, eta baita interpreteak ere. Gerora, eta Elayren laguntzarekin, aldibereko itzulpena egiteko aparatu propioak ditugu, eta horiek erabiltzen ditugu, bai batzar orokorrean eta baita batzar informatiboetan ere.

Izan ere, garai hartan, batzar informatiboetako euskararen erabilera ere aztertu genuen, eta negozio batzuetan bilera horiek euskara hutsean egiteko aukera aztertu zen. Lehenengo urtean bertan batzar informatiboetako batez besteko erabilera bikoiztea lortu zen (%22tik %50era).
Hori horrela egin ahal izateko hainbat baliabide behar izan genituen: batetik, aipatutako aldibereko itzulpenerako aparatuak (Elayrenak), itzultzaile-interpreteak, kabinak (Antzuolako eta Bergarako plantetan bilera gela banatan jarri ziren), euskara formazioa (2 zuzendari euskara formazioa jasotzen hasi ziren) eta trebakuntza (batzarretako ahozko erabilera lantzeko banakako saioak).

Gaur egungo egoera:

Batzar Orokorra:

2009tik Batzar Orokorreko euskararen ahozko erabilera %100 da. 200 lagunetik 20-25 lagunek erabiltzen dituzte aldibereko itzulpenerako aparatuak.

Diapositiba1

Batzar informatiboak:

o   2008an batzar informatiboetako euskararen erabilera %22 zen: gaur egun %80 ingurukoa da.

o   5 gunetan egiten dira batzar informatiboak Matz-Errekan, eta bakoitzean urtean 3:

  • Hiru gunetan %100 da euskararen erabilera. Aipatzeko da, euskara formazioa jasotzen duen zuzendari batek dagoeneko euskara hutsean egiten duela bere ahozko jarduna.
  • Beste bi gunetan batzarraren erdia inguru egiten da euskara hutsean. Aurten datu hori hobetzeko aukera handia dagoela uste dugu, euskara ikasten ari den zuzendari batek bere jarduna euskaraz egiteko helburua baitu.
  • Bost guneetatik bitan erabiltzen da aldibereko itzulpena (beste hiruretan ez da beharrezkoa ulermena bermatuta dagoelako).

Presentation3

Idatzizkoari dagokionez, ppt-ak bi hizkuntzatan aurkezten dira (kasu batzuetan euskaraz bakarrik).

Bidaltzaileak: Juan Kruz Lizarralde eta Kristina Pavo

Erantzunak

  1. […] Gogor dabiltza Antzuola aldean. Orain dela urtebete, Elay enpresak euskara plana bertan behera utzi izana ospatu zuen, lantokian euskara normalizatutzat jo zutelako. Oraingoan Matz-Erreka kooperatiba-enpresa datorkigu albiste onekin. Azken hiru urteetan batzar orokorra euskara hutsean egitea lortu dute. […]

  2. […] Gogor dabiltza Antzuola aldean. Orain dela urtebete, Elay enpresak euskara plana bertan behera utzi izana ospatu zuen, lantokian euskara normalizatutzat jo zutelako. Oraingoan Matz-Erreka kooperatiba-enpresa datorkigu albiste onekin. Azken hiru urteetan batzar orokorra euskara hutsean egitea lortu dute. […]

Erantzun