Fagor S.Coop-ek urrezko Bikain ziurtagiria lortu du

Ostirala, 2018ko abenduaren 21a

Asteazkenean, hilak 19, urrezko Bikain ziurtagiria jaso zuen Fagorrek Arantza Tapia eta Bingen Zupiriaren eskutik. Euskararen normalizazioaren alde egindako lan onaren aitortza.

Aurten bete dira 20 urte Fagorrek, Emunekin elkarlanean, lana euskaraz proiektua martxan jarri zuenetik. 20 urte emankor. 20 urte lanean eskaraz eta euskararen erabilera normalizatzen. 20 urte urratsak ematen, indarrak batzen, euskararen erabilera biziberritzen.

20 urte hauek askorako eman dute, bide handia egin da eta horrek, zalantzarik gabe, ospatzea merezi du. Atzo jasotakoa egindako lanaren errekonozimendua da. Asko da egindakoa eta asko da egiteko dagoena. Baina, gaur, ospatu, indarrak hartu eta aurrera egiteko unea da.

Hemen Fagorren egindakoa laburbiltzen duen bideoa:

Erantzun