Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa

Astelehena, 2013ko martxoaren 18a

Soziolinguistika Klusterra, Urtxintxa eta Emun elkarrekin egindako proiektua duzue hauxe. Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa izan dugu aztergai.

Horretarako, “arrakastatsutzat” jotzen ditugun 6 bat esperientzia deskribatu eta bertatik estrapolagarriak izan daitezkeen ikasgaiak ateratzea bilatu dugu. Esperientzia guztiak gazteekin harremana dutenak dira, baina esparru desberdinetakoak izan daitezen bermatu da: hedabideak, gazte-taldeak, kirol arlokoren bat, musika taldeak… Gainera, sare sozial ezberdinetan kokatzen diren esperientziak izan dira aukeratuak: Tuenti-n, Facebook-en eta Twitter-en. Sei kasu horiek honako hauek izan dira: Doka kafe antzokia, Euskal Herria Zuzenean festibala, Gaztea irratia, Ken 7 musika taldea, Gernikako Gaztetxea eta Mikel Astarloza kirolaria. Bi aditurengana ere jo dugu: Koldo Diaz doktore-gaiarengana eta Gorka Julio Teketen adituarengana.

Gazteak eta sare sozialak from Soziolinguistika Klusterra on Vimeo.

Hiru helburu zehatz izan ditu egitasmo honek:

  • Batetik, euskaraz jardunez interneteko sare sozialen bidez gazte askorengana heldu eta eurekin komunikazio maila esanguratsu bat lortu duten sei kasu identifikatzea eta deskribatzea.
  • Bestetik, sare sozialen bidez gazteengana zuzentzen diren sei kasu horietan oinarrituta egoera ulertzeko gako batzuk identifikatzea.
  • Azkenik, sare sozialen bidez gazteengana zuzentzen direnentzako jarraibideak eta estrategiak proposatzea.

Ikerketaren emaitzak jasotzen dituen txostena ere ondu dugu: Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa.

Erantzun