Goizper: ur tantatik errekara, ibaitik itsasora

Osteguna, 2011ko urriaren 13a

Soziolinguistika Klusterrak Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuen azken 2 aleak argitaratu ditu formatu digitalean. Horietatik bat Goizper kooperatibari dagokion alea da:

Goizper: Ur tantatik errekara, ibaitik itsasora (Goizper Koop. E.) (pdf-a da).

 

 

Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuen proiektuak Mondragon Unibertsitateko Huhezi Fakultatearen, Innobasqueren eta Soziolinguistika Klusterraren arteko lankidetza du oinarri eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Kutxaren babesa jaso du. Goizperreko kasua Oihana Lujanbiok idatzi du, Joxpi Irastortzaren zuzendaritzapean.

Horrez gain, Elkargiri buruzko alea ere eman du argitara Soziolinguistika Klusterrak.

Etiketak

Erantzun