Hizkuntza ohiturak aldatzeko kontsultorioa

Astelehena, 2015eko urriaren 19a

Urriaren 24an izango da Bilbon Alternatiben Herria. Ehunka eragilek hartuko du parte eta Emunek ere hor izango du presentzia, Arragoa izeneko auzoan, Plaza Barrian.

kontsultorioa-terapia-300x225

Beste gauza batzuen artean, hizkuntza ohiturak aldatzeko kontsultorioa izango dugu Plaza Berrian. Gure aholkulari den Txerra Rodriguezek hizkuntza ohiturak aldatzeko gomendioak eta pistak emango dizkio hara bertaratzen den edonori. Horretarako, zitak emango ditugu, 15 minutukoak. Lekua gordetzeko, izena eman beharko duzue txerra@emun.eus helbidean. Kontsultorioa irekita egongo da 10etatik 14etara.

Eta zer galdetu ahal izango da? Ba, hizkuntza ohiturak aldatzearen inguruko edozer. Adibidez, nire seme-alabek erdaraz egiten didate, zer egingo dut? Lagunartean kide batekin ez dut lortzen euskaraz egitea, zer egin beharko nuke? Euskara ikasten ari naiz, maila on samarra dut, baina ez naiz ausartzen euskaraz egiteko saltoa ematera, zer egin dezaket? Bikotekidea euskalduna izanda ere, ez dugu euskaraz egiten, zer egingo zenuke zuk?

Erantzun