Hizkuntza paisaia euskaldundu

Osteguna, 2014ko maiatzaren 8a

Hizkuntza paisaiak funtzio sinbolikoa betetzen du. Hizkuntza paisaiak funtzio informatiboa betetzen du. Eta, zentzu batean ere, euskal hiztunoi ere eragiten digu, adibidez lehen berba euskaraz egin behar izaten dugunean, erosoago ekingo baitiogu euskarazko hizkuntza paisaia duen leku batean.

Landryk eta Bourhisek bi funtzio bereizten dituzte bide publikoetako testu idatzietan: funtzio informatiboa eta funtzio sinbolikoa. Funtzio informatiboak hizkuntz talde baten lurralde mugak zehazten ditu, komunikazioan hizkuntza bat edo gehiago erabil daitezkeela adierazten duen aldetik. Bestalde, funtzio sinbolikoak hizkuntzen balioa eta estatusa islatzen ditu, talde batek beste talde batzuekin alderatuta bere hizkuntza nola ikusten duen erakutsiz.

Hori dela eta, zeharo garrantzitsua da euskara planetan ere hizkuntza paisaia euskalduntzea. Eta, sarritan, euskara planaren lehendabiziko ekimenetako bat izan ohi da. Baina, zer ulertzen dugu hizkuntza paisaiatzat gure arloan?

Ikertzaile batzuek bereizi dituzte errotulu ofizialak eta pribatuak. Guk ere sailkapen horri eutsi diogu, xehetasunak xehetasun. Izan ere, euskarri ofizialak izango dira gurean enpresak berak egindakoak. Pribatuak, ostera, langileek egindakoak: adibidez, euren karpeten izenak, ohar-tauletako oharrak, … Beraz, hizkuntza paisaiatzat hartzen ditugu enpresa batean ikusmiran egon daitezkeen errotulu, kartel eta bestelako euskarriak. Baita megafonia ere (dagoen kasuetan).

Eta zelan hasi hizkuntza paisaia euskalduntzen? Nondik hasi? Zeri eman garrantzia? Hori azaltzeko honako taula hau osatu dugu:

Izengabea

Erantzunak

  1. Hizkuntza Paisaiari buruz ikerlan hau egin genuen Teknikari programaren barruan: http://www.gipuzkoaeuskara.net/jarduerak/iker/LaborategiaPaisaiaMemoria.pdf

    Badakit konpetentziak egina dela, baina …

Erantzun