Hizkuntzen Ginkana

Asteazkena, 2008ko apirilaren 23a

Euskara Planera euskaldunak eta erdal-hiztunak hurbiltzeko eta langileen artean euskaraz garatutako giroa bideratzeko erabili da.

Hizkuntzen ginkana jarri zen martxan iaz Arrasateko Fagor Etxetresna Elektrikoetan.
Hainbat helburu zituen ekimenak: Euskara Plana langile gehiagorengan iristea, hizkuntza aniztasunaren aldeko aldarria jotzea, Euskara Plana prozeduretatik ateratzea eta erdaldunen parte hartzea sustatzea.
Astero┬ľastero galdera bana egin zitzaien langileei. Munduko hizkuntzak eta hitzen jatorria landu ziren ginkana honetan; bitxikeria ugari ikasteko aukera ezin hobea izan zuten parte hartzaileek. a 735 langilek parte hartu zuten eta horietatik 84k (%11) galdera guztiak asmatu zituzten.
Negozio/zerbitzu gehienetan kolektiboaren bostenak (%20) hartu zuen parte lehiaketan. Oso balorazio positiboa izan zuen, besteak beste, jendea -euskal zein erdal hiztunak- Euskara Planera hurbiltzeko eta langileen artean giro polita pizteko balio izan zuelako. Arrakastatsua, bai. Baina arrakastatsuaz gain sutsua ere izan zen, eztabaida dezente sorrarazi baitzuen, eta entziklopedia bat edo beste ere ikusi ahal izan genuen Fagorreko iraganbideetan. Horregatik, hizkuntzen inguruko interesa piztea lortu zuela baiezta genezake.

Beraz, lehiaketa sutsu honek Euskara Planari ekarri zion freskotasuna ikusita aurten ere Hizkuntzen Ginkanak astero galdera batek astinaraziko ditu langileen burmuinak!

Bidaltzailea: Goiatz Zabala, Emuneko teknikaria

Erantzun