Ondarrun ahuakemonala, erronki ta askoz gexa

Astelehena, 2015eko azaroaren 30a

2013an eta 2014an, Ondarroako herritarrekin parte-hartze prozesu bat egin zen, eta EMUNen ardura izan zen laguntza eta aholkularitza eskaintzea (udal teknikariari eta zinegotziari hori antolatzen eta bideratzen lagundu, hainbat herritarri taldeak dinamizatzeko formazioa eman, eta abar); eta, 2015ean, planean jasota dauden herritarren ekarpenak ekintza bihurtzeko eta aurrera eramateko laguntza ematen dihardugu.

2015eko ekintzen artean, besteak beste, bi nabarmenduko ditugu gaurkoan: bata, Ahuakemonala egitasmoa; eta, bestea, abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Eguna.

1. Ahuakemonala egitasmoa herritarren laguntzarekin egin da: herritarrek esketxak grabatu dituzte eta radixu irratian egindako grabaketei ahotsa jarri zaie; Lea-Artibaiko Hitzakoek eta herriko ikastetxeek lagundu dute berba eta esamoldeekin lehiaketarako galderak prestatzen; aplikazioa eta webgunea iametza enpresak garatu du. Horrela, besteak beste, gazteentzako app bat sortu da, eta Ondarroako euskarari prestigioa emateko eta galtzeko bidean dauden berbak eta esaerak berrerabiltzeko aukera emango du; koordinazioa udal Euskara Zerbitzutik egin da, eta goian aipatutako lanetan lagundu dio Emunek.

unnamed

2. Euskara Eguneko ekintzak ugaritu egingo dira aurten, eta herritarrek izango dute protagonismoa: “geuk pe ondarrutar” bideoa egin da aurten (ondarruartutako hainbat protagonistekin), pintxopoberba (gure berba eta esaerak pintxopotera eramango ditugu hainbat herritarren laguntzaz), danborrada egingo da, ikastetxeetan hainbat ekimen egingo dira, ahuakemonaleko esaerak whatsapp-ez zabaltzeko eskatuko da, pantaila erraldoian urtean egindako bideo eta Ondarroako berba+argazkiak jarriko dira… eta egun horretarako herriari jarriko diogun erronka: “Bagaa ala ez gaa? Erderakada baik, baietz eguna pasa!” Azken batean “olgeta-benetan mundu guztia euskaraz berbetan” jartzeko ekimenak guztiak.

Euskararen_Eguna

Erantzun