Soziolinguistika saioak: Kike Amonarriz

Asteazkena, 2013ko maiatzaren 8a

Soziolinguistikaren inguruko ezagutza lantzeko egin genuen mintegian landutako hirugarren hitzaldia Kike Amonarrizena izan zen. Bertan aipatutako hainbat ideia jaso ditugu azpian. Lehen saioa Jon Sarasuarena izan zen eta bigarrena Lorea Agirrerena.

Kike Amonarrizen hitzaldia from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

– Gure ustez, beharrezkoa da lana euskalduntzearen sektorean lehiakideen arteko elkarlan formula berriak probatzea. Egiten dugun lana prestigiatzea denon ardura izan beharko litzateke eta sektorean gabiltzan guztiontzako onura dakar. Bide horretan abiatu beharko ginateke.

– Euskararen erabilera normalizatzea continuum bat da. Sarri askotan ezin da bereizi formala-informala, ofiziala-boluntarioa, aratua-ez arautua, … Hala ere, guk egiten dugu, baina argi edukita bata lantzeak bestea lantzea dakarrela eta alderantziz.

– Euskara normalizatuko bada, “aktiboak” diren pertsonak behar-beharrezkoak izan dira, dira eta izango dira. Zenbat eta aktibo gehiago izan, orduan eta aurrerapauso handiagoak eman ahal izango ditugu. Gure planetan ere saiatu beharko ginateke aktibo hauek sortzen eta elikatzen.

– Eragile aktiboak ondo zaindu beharko genituzke, prest dagoela lan edota ardura gehiegi ematea arriskutsua izan daiteke. Estrategia izan beharko litzateke aktiboak diren gehiago lortzea, lagun gehiago aktibatzea, eta ez hainbeste lehendik aktiboak direnak “kargatzea”.

Erantzun