Soziolinguistika saioak: Pako Aristi

Asteazkena, 2013ko maiatzaren 15a

Soziolinguistikaren inguruko ezagutza lantzeko egin genuen mintegian landutako laugarren eta azken hitzaldia Pako Aristirena izan zen. Lehena Jon Sarasuarena izan zen, bigarrena Lorea Agirrerenaeta hirugarrena Kike Amonarrizena.

Pako Aristi hitzaldia from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

Okupatuak, menperatuak, kolonizatuak. Onartu egin behar dugu kolonizatuak izan garela eta esplizitatu. Deskonkista psikologikoa egin behar dugu.

Botererik ez dugunez, hizkuntzak ere ez du botererik. Botereak ez dio espaziorik emango euskarari, doi-doi bizirauten utziko du.

Gure bezero guztiek (eta bezero ez direnek ere) hizkuntza politika inplizitua dute. Gure planetan legitimitatea irabazteko argumentu gisa baliatu beharko genuke.

Gure enpresetan ere hizkuntza politika inplizitua dagoen bezala, politika komunikatibo inplizitua ere badago. Politika hori gauzatzen dutenekin komeni da ariketa egitea: zer eduki dago hizkuntza bakoitzean? Nolako ebidentziak erakutsi ahal ditugu?

Erantzun