Zazpi ondorio motibazioari lotuak

Asteazkena, 2013ko abenduaren 18a

Motibazioko praktika komunitatea dugu abian Emunen, motibazioari buruz dugun ezagutza eta esperientziak partekatu, esperientzia horien balioa esplizitatu eta gure metodologia berritzeko. Aintzane Zabalak, Urrate Etxaburuk, Oihana Gallok, Iraia Elortzak, Amaia Mendizabalek eta Amaia Larizek hartzen dugu parte.

Zazpi ondorio atera ditu lan talde honek motibaziaren balioaren inguruan:

1. Motibazioa neurtu daiteke.

2. Motibazioa planifikatu daiteke.

3. Talde handitan motibazioa lantzeko sinergiak baliatu daitezke.

4. Motibazioa sakon lantzeak erabileran eragiten du.

5. Motibazioa zuzenean eta zeharka erabiltzeak eragina handitzen du.

6. Hausnarketarako edozein gai izan daiteke interesgarria.

7. Motibazioa lantzeko diskurtso positiboa eraginkorragoa da.

Amaia Lariz taldekideak bideo honetan atera dituzten ondorioak laburbildu ditu.

Erantzun