2008rako Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak kaleratuta

Osteguna, 2008ko urtarrilaren 10a

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS)kudeatzen dituen diru laguntza guztiak batera arautzen dituen agindu bakarra kaleratu dute, lehendabiziko aldiz.

Bost dira deialdi publiko bidez kalean diren diru laguntza deialdiak:

• Gizarte-bizitzan euskararen erabilera indartzeko ekimenak.

• Euskarazko hedabideak eta euskararen presentzia hedabideetan.

• Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak.

• EBPNren garapena udalerrietan.

• LANHITZ: arlo sozio-ekonomiko pribatuan euskararen erabilera sustatzeko deialdia.

Hona hemen arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko deialdiaren inguruan hainbat xehetasun:

• Norentzat? enpresa pribatuentzat

• Zertarako? LanHitz egitasmoaren barruan euskararen erabilera plana egiteko edota jadanik egina dutena garatzeko. Plan horiek aurten gauzatuko den Bikain euskararen kalitate ziurtagiriarekin lotuko dira.

• Zenbat? 2.690.000 € (2007koaren alderatuta, %17 handiagoa).

• Aurreko urteetan bezala, deialdira aurkezteko, kasuan kasuko eranskinak bete eta HPSk prestatutako aplikazio informatikoa osatu behar da.

• Erreferentzia Marko Estandarra (EME) izango da erabilera-planak garatzeko gidari eta eredua.

• Deialdi honen bidez laguntzen diren jarduerak hauek dira:

  • Lehen euskara planaren diseinua. Laguntza hau jaso ahal izateko, entitateek 2008ko urtarrilaren 16tik 2008ko urriaren 15a arte izango dute eskabidea egin eta lehen euskara-planaren diseinua bera aurkezteko.
  • 2008ko kudeaketa-planaren garapena. Jarduera honi dagokion laguntza jaso ahal izateko, entitateek 2008ko urtarrilaren 16tik 2008ko otsailaren 15era arte izango dute eskabidea aurkezteko.

• Egitasmoen auto-finantziazioa gutxienez %40koa izango da.

• Diru laguntzen mugak honakoak dira:

  • Lehen euskara-planaren diseinuak, jasotako balorazioaren arabera, gutxienez 3.500 € eta, gehienez, 12.500 €.
  • 2008ko kudeaketa-planaren balioespenaren arabera, gutxienez 15.000 € eta gehienez 60.000 €.

Diru laguntza deialdia 2007ko abenduaren 28ko aldizkari ofizialean argitaratu zen eta informazio guztia jadanik eskuragarri duzue LanTaLanen diru laguntzen atalean

Bidaltzailea: lantalan

Erantzun