Administrazio kontratuetan enpresa esleipendunek bete behar dituzten hizkuntza baldintzak

Asteazkena, 2013ko apirilaren 10a

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Udal<>ekin egitasmoaren babespean “Administrazio kontratuetan bete behar diren hizkuntza-baldintzen prozedura, klausulak eta jarraipenerako estandarizazio-proposamena” osatu berri dute Aretxabaleta, Azpeitia, Bergara, Eskoriatza, Lezo, Oiartzun, Tolosa eta Zarauzko udalak, Uema eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

 

Nekane Jauregi (GFA) ,Maje Umerez (Aretxabaleta eta Eskoriatza), Patxi Saez (Azpeitia), Joxemari Iraola (Lezo), Aitziber Arnaiz (Oiartzun), Miren Aburuza eta Imanol Haro (Uema), Maripi Laskurain (Bergara), Iñaki Azaldegi (Tolosa) eta Maite Etxaniz (Zarautz) izan dira lantalde honetan aritu diren administrazioko teknikariak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikari den Nekane Jauregik labur zerrendatu ditu egitasmo honen xehetasun orokorrak eta, taula batean jaso ditu, zehatz-mehatz, enpresek bete behar dituzten hizkuntza baldintzak.

Proiektuaren helburu nagusiak:

  • Adminitrazio kontratuetan hizkuntza baldintzak txertatzeko prozedura lantzea.
  • Administrazio kontratuetan hizkuntza-baldintzak ezartzea.
  • Administrazio kontratazioetako hizkuntza irizpideen jarraipena egitea eta ekintza zuzentzaileak garatzeko proposamen estandarra osatzea eta eskaintzea.

Bi printzipio oinarri:

  1. Herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea.
  2.  Proportzionaltasun printzipioa.

Printzipio horiek dira gure hizkuntza legediaren eta kontratazio araubidearen oinarri:

  • Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legea.
  • Sektore Publikoko Kontratuaren Legearen Testu Bategina (2011).

Hizkuntza baldintzak:

Bi jardunbide landu ditugu:

1. Euskaraz jarduteko klausulak: kontratuaren xede den prestazioaren berezko ezaugarriek kontratua ezinbestean euskaraz gauzatzea eskatzen dutenean, arrazoitu egin behar da baldintza administratiboen agirietan zein diren berezko ezaugarriak:

  • zerbitzuaren jardueraren gaia;
  •  xede taldea;
  •  administrazioaren hizkuntza-araudia, Zuzenbide araudiarekin bat datorrena.

2. Elebietan jarduteko klausulak: kontratuek nahitaez bete behar dute hizkuntza ofizialtasun bikoitzaren araubidea.

Hizkuntza baldintzak txertatzeko prozedura:

  • Zerbitzuaren kontratazioa sustatu duen adm. atalaren ardura da bere kontratazio prozedura guztietan hizkuntza baldintzak txertatzea.
  • Hizkuntza txostena(k) egitea derrigorrezkoa izango da kontratazio mota guztietan eta zerbitzuaren kontratazioa sustatu duen atalaren ardura.
  • Txosten horien berri emango dio Euskara Zerbitzuari eta Diputatuen Kontseiluari, horrela dagokionean.

Hizkuntza baldintzen jarraipena egiteko urratsak:

  • Zerbitzuaren kontratazioa sustatu duen adm. atalaren ardura da bere kontratazio prozedura guztietan hizkuntza baldintzen jarraipena egitea, gainerako baldintzen jarraipena egiten duen modu eta epe berdinetan.
  • Jarraipenerako bi fitxa prestatu ditugu: batetik, obra kontratu eta hornidura kontratuen jarraipena egiteko fitxa eta, bestetik, herri-lanen emakida, zerbitzu kontratu eta zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuen jarraipena egiteko.

Ondorengo taulan laburtu dugu enpresa esleipendunek bete behar dituzten hizkuntza baldintzak:

 

Enpresa esleipendunak bete beharreko hizkuntza baldintzak

 

Euskaraz jarduteko baldintzak

Elebietan jarduteko baldintzak

Enpresa eta herritarren arteko harremanak:zerbitzu hizkuntza.
Zerbitzu hizkuntza, euskara.Herritarren hizkuntza eskubideak bermatu.Enpresako langileen hizkuntza gaitasuna, administrazioko langileek bete beharreko baldintza berdinak. Zerbitzu hizkuntza, euskara eta gaztelania.Herritarren hizkuntza eskubideak bermatu.Enpresako langileen hizkuntza gaitasuna, administrazioko langileek bete beharreko baldintza berdinak.
Enpresako langileek izan behar duten hizkuntza gaitasuna, noiz eta nola egiaztatu?Kaudimen kontuak direla eta, hizkuntza gaitasuna ezin da eskatu obra eta hornidura kontratuetan, kontratuaren xede den prestazioak ez dakarrelako harreman zuzenik herritarrekin. Europako Erreferentzia Markoaren C1 gaitasun maila hobetsi, eta gutxienez, B2 gaitasun maila. Proportzionaltasun printzipioa.Kontratua esleitu aurretik egiaztatu.Egiaztatzeko bi bide: agiria aurkeztu edo administrazioak erabakitako proba egin.Ordezko langileek ere eskatutako hizkuntza gaitasuna egiaztatu behar dute. Europako Erreferentzia Markoaren C1 gaitasun maila hobetsi, eta gutxienez, B2 gaitasun maila. Proportzionaltasun printzipioa.Kontratua esleitu aurretik egiaztatu.Egiaztatzeko bi bide: agiria aurkeztu edo administrazioak erabakitako proba egin.Ordezko langileek ere eskatutako hizkuntza gaitasuna egiaztatu behar dute.
Zein hizkuntzatan egin behar du enpresak herritarrekin, ahoz nahiz idatziz? Ahozko harremana, euskaraz (lehen hitza, telefonoz, erantzungailuan, aurrez aurre, bozgoragailutik, bileretan…).Era guztietako jakinarazpen eta komunikazioak, euskaraz (inprimakiak, oharrak, abisuak, ordutegiak, fakturak eta salerosketako bestelako agiriak…).Herritarrak eskatzen duenean, euskaraz eta gaztelaniaz, euskarazkoari lehentasuna emanez. Herritarrekin lehen hitza, euskaraz.Era guztietako jakinarazpen eta komunikazioak, euskaraz eta gaztelaniaz, euskarazkoari lehentasuna emanez (inprimakiak, oharrak, abisuak, ordutegiak, fakturak eta salerosketako bestelako agiriak…).
Hizkuntza paisaiannola  jokatu?Errotuluak, oharrak, seinaleak eta gainerako komunikazio orokorrak. Piktograma bidez egin eta euskarazko azalpen mezua ondoan.Piktograma bidez ezin denean, euskaraz, mezuak ezagunak edo ulergarriak direnean.Aurreko bi kasuak ezinezkoak direnean, elebietan, euskarari lehentasuna emanez. Piktograma bidez egin eta euskarazko azalpen mezua ondoan.Piktograma bidez ezin denean, euskaraz, mezuak ezagunak edo ulergarriak direnean.Aurreko bi kasuak ezinezkoak direnean, elebietan, euskarari lehentasuna emanez.
Kontratu mota:zerbitzu kontratuak.Zein hizkuntzatan egingo ditu enpresak kontratuaren xede diren txosten, proiektu…? Kontratuaren xede diren txosten, proiektu, sofwareetako testuzko eta soinuzko interfazeak, euskaraz. Kontratuaren xede diren txosten, proiektu, sofwareetako testuzko eta soinuzko interfazeak, euskaraz eta gaztelaniaz.
Kontratu mota:zerbitzu publikoak kudeatzekoZein hizkuntza erabiliko du enpresak errotuluetan, megafonia bidezko komunikazioetan, erabiltzeko jarraibideetan..? Errotuluetan, megafonia bidezko komunikazioetan, erabiltzeko jarraibideetan, etiketetan, ekoiztutako produktuen bilgarrietan, dokumentuetan… euskara erabili. Errotuluetan, megafonia bidezko komunikazioetan, erabiltzeko jarraibideetan, etiketetan, ekoiztutako produktuen bilgarrietan, dokumentuetan… euskara eta gaztelania erabili.
Zein hizkuntza erabiliko du enpresak administrazioarekin? Ahozko zein idatzizko komunikazio mota guztiak, euskaraz eskatzeko aukera du administrazioak (kontratu, faktura, txosten, bilera, kontsultak…). Ahozko zein idatzizko komunikazio mota guztiak, administrazioaren lan hizkuntzaren arabera (kontratu, faktura, txosten, bilera, kontsultak…).

Erantzun