Ari eta ibili: erabili

Asteartea, 2012ko azaroaren 27a

Euskara lanean bidea egiten (#emunek15) jardunaldiak egin zituen urriaren 4an Emun-ek. Hurrengo asteetan jardunaldi horietan egin ziren tailerren berri emango dizuegu lantalanen.

Euskara planetan lau ardatzetan jarduten dugu nagusiki: ezagutza, motibazioa, erabilera (Txepetxen hiru ontziak) eta erakundetzea. Tailerrak ere horien inguruan egin genituen.

Erabilerari dagokionez, orain arte egindakoak eta aurrera begirako erronkak aletu genituen.

Orain arte zer egin dugu?

• Erabileraren gakoa pertsonak dira: pertsona bakar baten euskararekiko jarrerak ingurukoen erabilera asko baldintzatzen du.

• Errealitate ezberdinak bizi dira lekurik leku.

• Idatzizkoan aukera badago %100 euskaraz egiteko irizpideen aplikazioaren ondorioz.

• Bileretarako irizpideak araututa eta xaxatze lanak eginda, aurrerapausoak egin dira alor horretan.

• Bezeroek euskarazko zerbitzua eskatzeak euskara aintzat hartzea dakar.

• Kontratazioetan euskara maila zehaztea ere lorpena izan da.

• Oso garrantzitsua da zenbait lanposturen papera: lankide berriari harrera gaztelaniaz egiten badiote, nola egingo du ba euskaraz gai izanagatik ere?

• Eremu formaletan aurrera egin da orokorrean azken urteotan.

Erabilera tailerra: orain arte egindakoa from lantalan on Vimeo.

Zeintzuk dira etorkizuneko erronkak?

• Eremu informaletan oraindik orain eragiteko bide luzea dago, batez ere ahozkoan.

• Euskaldunok euskara eta gaztelaniaren artean hautua egiterakoan hobetu behar dugu eta euskararen alde egin eskura dauzkagun aukera guztiak aprobetxatuz (txantiloiak euskaraz bete e.a.)

• Ezagutzarena erronka handia da. Lanpostu estrategikoetaneuskaraz jakitea oso garrantzitsua da

• Hizkuntza-irizpideak definituta egotea ezinbestekoa da, zabalkunde handiko emailetarako adibidez. Irizpideak baldin badaude, zailagoa da ihes egitea.

• Oraindik ez da euskaraz sortzen, bilera aktak bi hizkuntzetan daude baina, itzulpena egin delako da. Erronka euskaraz sortzea da.

• Badago euskaraz alfabetatu gabeko jendea eta zenbait dokumentu gaztelaniaz egitea dakar honek. Euskarazko dokumentuak ulertzeko bideak asmatu behar ditugu. Bestela, ahaleginik egin nahi ez dutenekin zer?

• Zuzendaritza postuetan daudenak erreferente bihurtu behar ditugu. Eskailerak goitik behera garbitu behar dira.

Erabilera tailerra: hemendik aurrera egin beharrekoa from lantalan on Vimeo.

Erantzun