Arrasaten egingo den “Enpresarean 2013” jardunaldian izen-emateko epea zabalik dago

Asteartea, 2013ko urriaren 1a

Bai Euskarari Ziurtagiriak antolatuta “Enpresarean 2013” jardunaldia egingo da urriaren 31n Arrasaten.

Rober Gutierrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren zuzendariak bideoan azaltzen duenez “Euskaraz lan egin nahi duten edo-eta zerbitzua euskaraz eskaini nahi dutenei elkarlanerako gune bat eskaini nahi zaie” jardunaldi honetan.

Hona hemen egitaraua:

9:15. Harrera

9:30– 10:00. Sarrera instituzionala (Ziurtagiriaren Elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arrasateko Udala)

10:00–11:00. Hitzaldia: Maria José Aranguren Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko kidea

11:00–12:00. 1. fast dating saioa (negozio aukera berriak irekitzeko edota proiektu berriak martxan jartzeko)

12:00–12:30. Atsedena/ Kafea

12:30–14:00. 2. fast dating saioa

14:30. Bazkaria

Izena emateko epea zabalik dago.

Lotura interesgarriak:

Erantzun