BERRIA egunkaria langileentzat merkeago

Asteazkena, 2007ko otsailaren 28a

BERRIA egunkaria argitaratzen duen Euskal Editorea , enpresetan harpidetzak sustatzeko kanpaina ari da egiten. Enpresarekin akordioa sinatuta, bertako langileek BERRIA kioskoan baino %50 merkeago jasotzen dute.

Helburua prentsa euskaraz irakurtzea da. Euskaraz irakurtzeko ohitura sortzeaz gain, egunkaria ahalik eta irakurle gehienengana hurbiltzea ere nahi dute.

Horretarako euskara lantzen ari diren enpresetan Berria eta enpresaren arteko hitzarmena edo akordioa bultzatzen dute, enpresek Berriaren harpidetzaren sustapen lana egiten dutelarik.

Akordio horrekin, langileek Berria kioskoko erdi-prezioan eskuratzeko aukera dute.

Esanda bezala, langileak urteko gastuaren %50 ordainduko luke, enpresak %25 eta Berriak beste %25 hartuko luke bere gain.

Dagoeneko enpresa batzuk Berriarekin hitzarmena sinatu dute, hala nola: Fagor Arrasate, Cegasa Taldea, Irizar, Fagor Ederlan, Fagor Automation, Fagor Industrial, Ampo, Zabaltzen, Ingeneri Elkargoa, Euskadiko Kooperatiben konfederazioa, Ikastolen konfederazioa …

Ekimena indarrean da, beraz, zure enpresan edo entitatean bideratzeko modukoa dela uste baduzu jar zaitez harremanetan Berriarekin .

Lan mundua euskalduntzeak duen garrantzia ikusirik, bultzada berri bat izango da eremu horretan euskararen erabilera eta kalitatea handitzeari begira.

Bidaltzailea: lantalan

Erantzun