Euskara enpresetan: torlojuak estutzeko garaia

Asteazkena, 2006ko otsailaren 8a


ARGIA astekariak euskarak enpresetan duen egoeraren inguruko erreportajea argitaratu du bere 2026. alean. Erreportajean lan munduko euskara planek izan duten bilakaeraren berri eman dute eta euskara planetan sartuta dauden enpresen esperientzia ere azaldu dute (tartean, EMUNen laguntzarekin euskara plana garatzen ari den EIKArena ).

Argiaren webgunean aurki dezakezu erreportajea.

Erreportajean hainbat iritzi ere jaso dituzte, hona hemen horietako batzuk:

Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea:

“Arlo sozioekonomikoan aurrera egingo badugu, bistan da, eragile nagusien adostasuna eta partaidetza ez interesgarria baizik eta ezinbestekoa da. Adostasunik gabe bidea askoz malkartsuagoa izango da. Eragileen multzoan ez ditugu ahaztu nahi eragile publikoak, hau da, Industria eta Lan Saila”

Leire Txakartegi, ELAko euskara arduraduna (Kultura Sailaren proposamenaz):

“Gu egongo gara, baina sindikatu guztiak sartzen badira; LAB sartuko ez balitz gu ez ginateke sartuko. Baina itxura ona eman diogu. Ekimena nahiko interesgarria iruditzen zaigu, lehen aldia delako lan munduan zer edo zer sistematizatua ezartzeko ahalegina egiten dela”.

Aitziber Madrazo, LABeko euskara idazkaria (Kultura Sailaren proposamenaz):

“Plangintza orokorrik ez dugu ikusi, eta boluntarismoaren zain ezin gara egon. Bermea bilatu behar da eta hori plangintzak ematen du. Legea garatu behar da, eta lege horrek behartu ere egin beharko du zenbait kasutan nahitaez. Plana legea garatuta etorriko da eta hori Sailburuordetzaren egitasmoetan ez dator”

Bidaltzailea: EMUN

Erantzunak

  1. zinez interesgarria!

  2. Interesgarria, bai!

Erantzun