Euskara ikastaroak online eta doan

Osteguna, 2009ko otsailaren 12a

 

 

 

 

Euskara ikasteko baliabide didaktiko berri eta interesgarria sortu dute: ikasten.net. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren www.hiru.com etengabeko ikaskuntzako atarian dago.

Norentzat da? Euskara ikasi nahi duen munduko edozein heldurentzat.

Zenbat unitate ditu? 60 unitate ditu, ataletan banatuak eta hainbat jarduerarekin. Horrez gain, 12 errepaso-unitate eskaintzen dizkizu, ikasitakoa errepasatu eta finkatzeko. Edukien artean audioak, bideoak, hutsuneak betetzeko jarduerak, aukera anitzekoak, hitzak lotu edo sailkatzekoak, eta abar aurkituko dituzu.

Eta DOAKOA da.

Erantzun