Gipuzkoako Foru Aldundiak arlo sozio-ekonomikorako diru laguntzen ebazpena kaleratu du

Asteartea, 2007ko maiatzaren 8a

Deialdi horrek euskararen erabilera alor sozio-ekonomikoan sustatzeko proiektuak eta jarduerak laguntzen ditu.

2007ko diru laguntzen deialdia 2006ko azaroan argitaratu zuten, eta baldintza guztiak bete dituztenen eskariak baloratu dituzte.

Diru laguntza jasoko duten entitateei eskutitz bidez jakinarazi zaie esleitutako diru kopurua, eta aurrerakin gisa laguntza horren %60 jasoko dute. Gainerako %40, justifikazio agiriak aurkeztean ordainduko zaie, 2007ko azaroaren 30erako izan beharko dena.

Diru laguntza jasoko dutenen artean daudenak: ArotzGi Gipuzkoako Arotz Taldea, Azpeitiko Euskara Patronatua, CCOO sindikatua, ELA sindikatua, Elkargi SGR, Erroak Elkartea, Garapen Agentzien Euskal Elkartea, Instagi Instalatzaile eta Mantentzaileen Elkartea, LKS, MCC eta EMUN Koop.E., besteak beste.

Foru agindua behin betikoa da eta nahi duenak, zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake Donostiako Epaitegian.

Bidaltzailea: lantalan

Erantzun