Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzak zuritzeko epea azaroaren 30ean amaituko da.

Asteartea, 2006ko azaroaren 21a

Eusko Jaurlaritzakoak, berriz, otsailaren 28rako zuritu beharko dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2006ko apirilaren 14an kaleratutako diru laguntza deialdiaren ebazpena abuztuan egin zuen. Orain erakunde bakoitzak egokitu zaion dirua zuritu edo justifikatu beharko du eta horretarako epea azaroaren 30ean amaituko zaio.

GFAko diru laguntzak eskatu dituzten erakundeen artean Emun Koop.E.ren zenbait bezero ere badago; esaterako AROTZGI (Gipuzkoako Arotz Taldea), INSTAGI, Gipuzkoako Peritu eta Industri Injineru Teknikoen Elkargo Ofiziala, LKS Koop.E. edo MCC Koop.E. bera. Emunek berak ere jaso du eskuartean dituen bi proiektu aurrera ateratzeko diru laguntza.

GFAtik 19 erakundek jaso dute diru laguntza eta guztira esleitutako kopurutik Emun eta bere bezeroei emandakoa %53,2 izan da. 19 eskari horietatik 10i dagokiena hain zuzen.

Eusko Jaurlaritzak 2006ko ekainaren 19an kaleratutako diru laguntza deialdiaren ebazpena ere abuztuan jaso genuen. Egokitutako dirua justifikatzeko epea, ordea, oraindik ez dago zabalik, baina dagoeneko badakigu dokumentu eta paper guztiak noizko aurkeztu beharko ditugun: 2007ko otsailaren 28rako.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ematen dituen diru laguntza hauetarako eskaria Emunen bezero aunitzek egin du, Fagorrek, Danobatek eta Tximelak adibidez. Guztira eskaria egin duten 120 entitateetatik 60 Emunen bezero dira, %50a hain justu.

Hauei guztiei, guztira esleitutako diruaren %62,66 dagokie.

Horrez gain, 2006an diseinua egin duten enpresek dokumentuak abenduaren 15erako aurkeztu beharko dituzte Eusko Jaurlaritzako egoitzetan.

Beraz, berandu baino lehen denek lanean jarri beharko dute, dirua jaso nahi badute!

Bidaltzailea: lantalan

Erantzun