Kontseiluaren 2007ko batzarrean lan mundua ere hizpide.

Osteguna, 2007ko maiatzaren 3a

Emun kooperatibak, Elhuyar aholkularitzak eta Artezek 2006ko lan munduaren balantzea egin zuten apirilaren 21ean burututako Kontseiluaren batzarrean.

Emun kooperatibak, Elhuyar aholkularitzak eta Artezek 2006ko lan munduaren balantzea egin zuten apirilaren 21ean burututako Kontseiluaren batzarrean.

Enpresetako Euskara Planen kopurua:

Sektoreak dituen datuen arabera 2006an 45 enpresek erabaki zuten Euskara Plan bati ekitea. 2005ean 34 izan ziren eta beraz, hazkundea %29,41ekoa da. Euskara Plana abiatu duten 45 enpresa berri hauetatik 14 Bizkaian daude, 28 Gipuzkoan, 1 Nafarroan (lehenbiziko euskara plana) eta 2 EAE mailako erakundeak dira.

Sektoreko urteko jarduna:

Bi puntu azpimarratu zituzten, 2006a modu batean edo bestean markatu zutenak:

  1. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) martxan jarritako Lanhitz programa sektorean zalantza handiak sortu dituela aipatu zuten, euskararen normalizazioan ekarriko dituen ondorioak eta emaitzak ez baitaude argi. Horrez gain, HPSk ez duela sektorearekin Lanhitz programa landu ere azpimarratu zuten.
  2. Lan Munduan euskararen erabilera akreditatuko duen ziurtagiriaren afera: Kontseiluak jadanik Bai Euskarari Ziurtagiria garatzen duen bitartean, HPS beste ziurtagiri bat sortzeko lanetan hasi da. Kontseiluko bazkide diren 3 Aholkularitzei zuzenean eragin omen zien horrek, eta sektore gisa ziurtagiriaren bikoizketaren aurka agertu zirela aipatu dute. HPSri bikoizketa hori ekiditeko proposamen zehatza ere egin omen zioten.

Bestalde, Lan Mundua eraginkortasunez euskalduntzeko bidean. Gogoetagaiak dokumentua landu eta adostu dute Kontseiluko Idazkaritzako kide batzuekin batera.

Horrenbestez, Kontseiluako Batzar Nagusiko lan munduaren atalaren balorazioa amaitutzat eman zuten.

Bidaltzailea: lantalan

Erantzun