Nola erraztu bidea software erabiltzaileei euskarazko bertsioa aukera dezaten?

Astelehena, 2014ko apirilaren 7a

Euskara plana duten hainbat enpresatako informatikariok mintegia egin dugu. Honako galderari erantzuten saiatu gara: nola eragin dezakegu software erabiltzaileek euskarazko bertsioa aukera dezaten?

DanobatGroup, Ulma, Copreci, Fagor Ederlan, Mondragon Unibertsitatea, Goisolutions eta Emuneko informatikariak eta teknikariak elkartu gara. Gaiari buruzko hausnarketa partekatu dugu lehenik eta, ondoren, sormen-ariketatxo baten bidez, aurrera begirako lan-ildoetarako ideia ugari atera ditugu. Hona hemen batzuk:

– Softwarea garatzerakoan hizkuntza aukera bermatu behar da. Horrez gain, euskara lehenetsita zabaldu daiteke, eta gaztelaniaz nahi duenari aldatzeko eskaera eginarazi.

– Erabiltzaile berriei euskarazkoa bertsioa jarri diezaiekegu aldez aurretik eurei galdetu gabe eta kontrakorik adierazten ez duten bitartean.

– Windows-a euskaraz dutenei, Office-a zuzenean euskaraz jarri diezaiekegu.

– Euskarazko bertsioak erabiltzen dituztenei egiten duten ekarpena errekonozitu behar zaie.

– Softwareetako hizkuntza erabilera ere neurtu beharko litzateke, euskarazko bertsioetan alta emandakoen eta erabiltzaile aktiboen kopuruak ez baitira beti bat etortzen.

– Erabiltzaileak sistema eragilerako (edo nabigatzailerako) aukeratuta daukan hizkuntza har daiteke erreferentzia moduan eta hizkuntza horretan jar diezaiokegu garatutako softwarea ere.

Bukatzeko, informatika sailetan praktika on ugari dagoela eta horiek zabaltzearen garrantzia azpimarratu dugu. Mintegi honen bidez hasitako bideari segida emateko asmoa daukagu.

Erantzunak

  1. […] hemen lantalan webgunetik hartutako zenbait ideia. Nahi izanez gero, hainbat lekutan egin den moduan posible […]

Erantzun