Ordizian ere Lanean euskaraz

Asteartea, 2007ko otsailaren 13a

Hamasei enpresa eta 230 langile tartean. Horiexek dira Ordiziako Udalak bertako enpresetan euskara sustatzeko bultzatzen duen Lanean programaren barruan dagoeneko lanean ari direnak. 2007. honetan beste zazpi enpresari luzatuko zaie ekimenean parte hartzeko gonbita.

Lanean programari 2005ean eman zioten hasiera, lan-munduan euskara sustatzeko. Ordiziako Udalak bultzatzen duen ekimena da eta Elhuyar Aholkularitza enpresa arduratzen da aholkularitza teknikoaz.

Zenbakiak eta asmoak

2005ean 116 langile guztira.

2006an 114 langile guztira.

2007an beste zazpi enpresari luzatuko diete planean sartzeko gonbita.

Ezaugarriak eta urratsak

  • Irudi korporatiboaren aldaketekin hasten dira: fakturak, inprimakiak, gutun-azalak, bisita-txartelak, zorroak eta abar itzuli eta ele bietan edo euskaraz jartzen dituzte.
  • Ondoren, errotuluak, ibilgailuen errotulazioa eta abarri heltzen diote; horrela, hizkuntza paisaiako elementu guztiak aldatzea lortzeko.
  • Hizkuntzaren erabilerarekin (ahozkoa eta idatzizkoa) lotutako aldaketak zailagoak dira. Une honetan hiru enpresatako hiru langile ari dira euskara klaseak hartzen.
  • Orokorrean nahiko enpresa txikiak dira. Bai baliabide aldetik baita denbora aldetik ere, oso mugatuta daude. Plan honetan elkartzearen ondorioz, bakarrik lortu ahal izango ez zituzten hainbat abantaila lortu dituzte: euskara-plana beraren finantziazioa, trebakuntzaren finantziazioan laguntza, komunikazio aldetik…

Programaren berri ematen duen liburuxka

Lanean programaren berri eta hizkuntza normalizazioarekin lotutako kontuak jasotzen dituen liburuxka bat argitaratzen dute.

Liburuxka hori enpresa guztietako langileei banatzen diete, planean sartuta egon ala ez.

Lanean programaren liburuxkaren bigarren alea hemen ikus daiteke.

Lan mundua euskalduntzeko prozesuan, enpresa txikiek zeregin erabakigarria dute. Animo eta segi horrela!

(Lehen aldiz Erabili.com-en argitaratua)

Bidaltzailea: lantalan

Erantzun